KONTUZ: Kontuz izan puddinga edo bero
dauden beste likido batzuk ateratzerakoan.
EUSTEKO ARTEKAK (3)
Erretilua lau posiziotan (MH-26N) / hiru
posiziotan (MH-21N) jarri ahal izango da,
prestatu nahi diren janen arabera. Esaterako,
makarroiak gratinatu nahi badituzu, goitik
behetik baino gehiago eginda, erabili goiko
arteka. Oilaskoa erretzeko, erabili behekoa.
5. GARBITZEA
• Gailua garbitzen hasi aurretik, atera
entxufea eta utzi hozten.
• Garbitu erretilua barrutik eta kanpotik,
bai eta sareta eta heldulekua ere,
garbigarri neutro batez bustitako
kotoizko zapi batekin (edo esponja
batekin).
• Urez pasatu. Ez erabili zurda gogorreko
eskuilarik, labearen barruko azala,
erretiluaren babesa, sareta edo
heldulekua markatuta gelditu daitezke
eta.
• Pasatu zapi busti bat gailuaren
kanpoaldetik.
• Ez sartu aparatua uretan, ez ipini
txorrotaren azpian.
• Ez erabili garbigarri toxikorik edo
urratzailerik, esaterako gasolina,
leuntzeko hautsa edo disolbatzailea.
OHARRA
Elikatze kablea hondatuta badago,
fabrikatzaileak aldatu egin beharko du (zure
zerbitzu agenteak edo antzeko teknikari
kualifikatuak) arriskuak saihesteko.
SEGURTASUNEKO OHARRAK
Ikur honek esan nahi du
aparatua ezin dela etxeko
hondakinen edukiontzira
bota.
Kontuz: Eskura ditugun
gainazalak asko berotu
daitezke, gailua martxan
dagoenean.
6. APARATU ELEKTRIKO ETA
ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN
KUDEAKETA EGOKIRAKO
INFORMAZIOA
Behin aparatuaren erabilera
bizitza bukatuta ez da
etxeko hondakin orokorrekin
nahastuko.
Kostu gehigarrik gabe,
herri administrazio edo
zerbitzu hau ematen duten
banatzaileen jasotze zentro espezifikoetan
utz daitezke.
Etxetresna Elektrikoaren hondakinak
banatuta ezabatzeak ingurumenarentzako
eta osasunarentzako ondorio negatibo
posibleak ekiditea esanahi du. Honek
hondakinek tratamendua jasotzeko
aukera eta osagaien birziklatzea ekar
dezake, energia eta baliabide kontsumoen
murrizketa garrantzitsuak lortuta. Jasotze
selektiboan laguntzeko betebeharra
azpimarratzeko, produktuak arrastoa dauka
edukiontzi tradizionaletan produktu hauek
ezabatuz gero eragin dezakeen kalteaz
ohartzeko.
Informazio gehiago jaso nahi izanez
gero herri agintaritzarekin edo produktua
eskuratutako saltokiarekin harremanetan jar
zaitezke.
40