lortzeko. Jar itzazu oinak bata bestetik
bananduta, baskularekiko lerrokatuta eta
bi xaflen gainean.
3. Baskulara igotzearekin batera, pantailan
digituak gorantz ikusiko dituzu, gelditu
eta zenbakia keinuka hasten den arte,
zure benetako pisua adieraziz.
4. Zaude geldirik baskularen gainean,
honek pisaldiko balioak kalkulatu
bitartean. Laster baten baskulak
erakutsiko dizkizu zure gorputzeko
gantz-portzentajea (i) eta zure
gorputzaren egoera
→ argalegi,
→ argal,
→ normal,
→ gainpisua,
→ gehiegizko gainpisua),
ur-portzentajea (g), masa muskularraren
maila (k), hezur-masaren maila (j)
eta, azkenik, egunerako behar duzun
kilokaloria kopurua edo energia (l).
5. Baskula automatikoki itzaliko da 30
segundo pasatu ondoren.
Pantailako behealdean, barra
bertikalekin, egoera-marraren
segmentuak ikusiko dituzu (h). Marra
honek gorputzeko gantz-maila
adierazten du, zure gorputzeko
gantz-maila eta estatistikoki ohikoa
dena erakutsiz. Bien arteko alderaketa
zure egoeraren erreferentziatzat har
dezakezu.
OHARRA: "Set" (3) tekla sakatzen
duzun bakoitzean, baskula beste
pisaldi baterako piztuz, Ietik Vera
bitarteko pausoak eman ditzakezu
beti, aurreko datu pertsonal eta
neurketa-txosten guztiak egiaztatu
edo programatzeko, neurketa berriak
egin aurretik.
PISATZEKO MODUAREN
PROGRAMAZIOA
Igo kontuz baskularen gainera (ez jauzirik
egin baskula gainean).
Baskulara igotzearekin batera, pantailan
digituak gehituz ikusiko dituzu, gelditu eta
zure pisua adierazten duten arte. Segundo
batzuen ondoren pantaila automatikoki
itzaliko da.
OHARRA: Pisaldia zuzena izan dadin
neurketa ahalik eta biluzien eta oinutsik
egitea gomendatzen da.
Pisaldiak beti baldintza berdinetan
(adibidez, goizez eta baraurik) eta eguneko
ordu berean egiten saiatu behar duzu.
8. PILA ALDATZEKO ADIERAZLEA
Pila aldatu behar denean, pantailak
honakoa erakutsiko du:
Kasu horretan, prestaketako pausoei
jarraitu eta ordezkatu pila.
Gogoan izan pilak ez direla
etxeko zaborra.
Erabilitako pilak horretarako
bereziki jarritako edukiontzietan
utzi behar dira.
9. ERREFERENTZIAZKO INFORMAZIOA
Ebaluatutako gorputzeko gantzaren
emaitza neurketa-metodo estandarrean
oinarritzen da.
Azterketa zientifiko sakonetan oinarrituta
garatu den formula korrelazionatu baten
bidez kalkulatzen da.
Gantzik gabeko muskuluko ur-edukiak
neurketaren emaitzan eragiten du.
Nor beraren ohiturek eta bizitzeko erak
ur-mailaren orekari eragingo diote.
Bestelako faktoreek ere eragin diezaiokete
ur-mailaren orekari, esaterako:
73