Sakatu behera mugitzeko botoia eta mantendu
idazmahaiak nahi duzun altuera izan arte.
Ibilbide guztia egin ahal izateko
• Askatu behera mugitzeko botoia gordetako
altuera baxuenean, eta sakatu berriro 5
segundoz. Idazmahaia erabil daitekeen altuera
baxuenera jaitsiko da, eta gora eta behera egin
dezakeen tartean gelditu ahalko duzu.
Memoria sinplea
• Altuera jakinak gordetzeko:
• Kokatu idazmahaia gorde nahi duzun altueran.
• Sakatu bi botoiak hiru aldiz (0,5-1 segundo utziz
sakatzen duzun aldi batetik bestera).
• Jarraian, sakatu "gora" edo "behera" kokapena
ezartzeko (0,5-1 segundo).
• Egin gauza bera bigarren altuera gordetzeko.
Talkak aurreikustea
• Talken ondorioz tresna hondatzea saihesteko
diseinatu da sistema.
Idazmahaiak erresistentzia-aldaketa nabaritzen
badu, gelditu eta 50 mm inguru egingo ditu
atzera. 25 mm-ko ibilbidea bi noranzkoetan
aktibatzeko.
Segurtasun-arauak
• Idazmahaia gora edo behera mugitzen
ari denean, mantendu segurtasun-tartea
idazmahaiaren eta inguruan dauden objektuen
artean harrapatuta ez geratzeko.
• Idazmahaia gora edo behera mugitzean, arreta
jarri inor eta ezer kaltetu ez dadin. Idazmahaia
iraultzen bada, gainaldeak ezin du jo objektu
finkorik. Kendu lanerako aulkia erditik idazmahaia
gora edo behera mugitzen duzun bakoitzean.
• Ez egin inolako aldaketarik edo moldaketarik
idazmahaiaren hankei. Idazmahaia mantentzeko
edo konpontzeko lanak egin bitartean, kable
elektrikoaren entxufea ezin da entxufatuta egon.
• Guztiz debekatuta dago hankei aldaketaren bat
egitea.
• Ez erabili idazmahaia jendea altxatzeko.
Mantentzeko eta konpontzeko argibideak
Aste 1 inguruz erabili ondoren, begiratu ea
torlojuak ongi estututa dauden.
• Idazmahaia ezin baduzu jaitsi edo igo, begiratu
kontrol-kaxaren eta hormako entxufearen arteko
konexioak.
• Sistema-elektrikoaren atalen bat aldatu behar
bada, kable elektrikoaren entxufea hormako
entxufetik kendu behar da lehenengo.
• Aldatu atal elektrikoa eta entxufatu berriro kablea
hormako entxufean. Idazmahaia erabiltzeko prest
egongo da.
Hala ere idazmahaia mugitzen ez bada, jarri
harremanetan hurbilen duzun IKEA dendarekin edo
bezeroentzako arreta-zerbitzuarekin.
Produktua mantentzea
Ez saiatu produktua zure kabuz konpontzen,
estalkiak ireki edo kentzen badituzu zeure burua
tentsio arriskutsuen edo beste arrisku batzuen
eraginpean jar dezakezu eta.
EBren Adostasun Deklarazioa dokumentu bereizi
gisa sartu da bilgarrian.
Fabrikatzailea: IKEA of Sweeden AB
Helbidea: Box 702, , SE-343 81 Älmhult SUEDIA
Telefono zk.: +46(0)476-648500
GORDE ARGIBIDE HAUEK.
Zakarrontziaren irudi marratuak adierazten du
produktu hau ez dela etxean ekoizten diren beste
hondakinak bezalakoa. Hondakinak ezabatzeko
tokiko ingurugiroko legediari jarraiki birziklatu
behar da. Irudi hau daramaten produktuak
banatzerakoan, erretzen edo zabortegietara
bidaltzen diren hondakin kopurua gutxitzen duzu,
baita osasunean eta ingurugiroan duen eragina
gutxitu ere. Informazio gehiago eskuratzeko, jarri
harremanetan zure IKEA dendarekin.
11