Descargar Imprimir esta página

IKEA VARMFRONT Manual Del Usuario página 16

Ocultar thumbs Ver también para VARMFRONT:

Publicidad

Idiomas disponibles

Idiomas disponibles

• Bateria eramangarriak konektatutako gailu bat
detektatuko du eta automatikoki kargatzen hasiko da.
• LED adierazleek bateria eramangarrian geratzen den
karga erakutsiko dute deskargatu bitartean.
Kargaren egoera egiaztatzea
• Sakatu behin pizteko botoia. LED adierazleak piztu eta
geratzen den energia adieraziko dute.
• USB kablea karga-prozesua amaitzen den bitartean
deskonektatzen ez bada, sakatu lehenik pizteko botoia
kargari berriro ekiteko.
Korronte txikiko elikatze-modua
• Sakatu pizteko botoia 8 segundoz gailua kargatzen ari
denean.
• Funtzioa, batez ere, gailu elektroniko eramangarri jakin
batzuk kargatzeko erabiltzen da. USB-A ataka baten bidez
100 mA-tik beherako karga-korrontea behar duen gailu
bat kargatzean; modu hau aktibatu behar da. Botoia
3 segundoz sakatu dezakezu modu honetatik ateratzeko.
Bestela, automatikoki itxiko da 2 orduren ondoren.
Informazio interesgarria
• USB kablearen luzerak eta kalitateak kargatze-abiaduran
eta funtzionamenduan du eragina.
• Kargatzen direnean, baliteke gailuak berotzea. Hori
guztiz normala da: guztiz kargatu eta gero, apurka
hoztuko dira.
• Kargatze-denbora gailuaren bateria-edukiera,
karga-maila, bateriaren adina eta inguruko areako
tenperaturaren arabera alda.
16

Publicidad

loading

Este manual también es adecuado para:

E2037