Descargar Imprimir esta página

IKEA JETSTROM L2205 Manual Del Usuario página 6

Publicidad

Idiomas disponibles

Idiomas disponibles

Euskara
Has gaitezen
Konekta ezazu produktua korronte elektrikora edo
entxufatu ezazu energia-iturri batera.
Argia erabili baino lehen, kontrol-gailuarekin
sinkronizatu behar duzu.
1. Argi gehiago gehitzeko, egin honako pauso hauek:
2. Ziurtatu argia instalatuta dagoela eta etengailu
nagusia piztuta dagoela.
3. Jarri kontrol-gailua gehitu nahi duzun argitik gertu
(5 cm baino gertuago).
Sakatu sinkronizazio-botoia
gutxienez, 10 segundoz. Argi gorria piztuko da
kontrol-gailuan. Zure argia bizitasuna galtzen hasiko
da, eta, azkenik, behin egingo du distira, ondo
sinkronizatu dela adierazteko.
Gehienez, 10 argi sinkronizatu ahal dira kontrol-gailu
berean.
Sinkronizatu banaka. Argiak bata bestetik gertu
badaude, deskonektatu etengailu nagusitik jadanik
sinkronizatu direnak.
Urrutiko agintearekin 9 kolore eta zuri tonuen artean
hautatu dezakezu:
IKEA gune adimendunarekin eta IKEA Home smart
aplikazioarekin, guztira 20 kolore eta zuri-tonu izango
dituzu:
TRÅDFRI irteeta edo DIRIGERA kuboa baldin baduzu,
Sartu App Store-n edo Google Play-n eta deskargatu
IKEA Home smart aplikazioa. Aplikazioan zure
produktua eta beste gailu batzuk instalatzeko prozesua
aurkituko duzu.
KONTUZ:
EZ ERABILI ARGIAREN INTENTSITATE-ERREGULATZAILE
ESTANDARREKIN. Argi-iturri honek ez du ondo
funtzionatuko etengailu batera edo intentsitate-
erregulagailu estandar batera (goritasun-sistema)
konektatuta. Bakarrik kontrolatu ahal da IKEA Smart
argiztapen-produktuekin.
Berrezarri transformadorearen fabrikako
ezarpenak
Produktuak erantzuten ez badu edo kudeatzeko
gailu batetik deskonektatu nahi baduzu, fabrikako
ezarpenak berrezarri beharko dituzu ziurrenik.
Horretarako, sartu klip baten punta edo antzeko
objekturen bat zulo txikian (RESET jartzen du) eta
emeki sakatu.
6
eta mantendu,
GARRANTZITSUA
• Erabil ezazu barruko esparruetan bakarrik.
• Ez utzi produktua zuzenean eguzki-argipean edo
bero-iturrietatik hurbil, gehiegi bero baitaiteke.
• Unitatearen eta urruneko agintearen arteko
adierazitako erradioa kanpoaldean neurtzen da.
• Eraikitze-material ezberdinek eta unitateen
kokalekuak kablerik gabeko konektibitatearen
irismenean eragina izan dezakete.
Care Instructions
Garbitu zapi heze batekin.
Ez erabili inoiz garbigarri urratzailerik eta disolbatzaile
kimikorik, produktua kaltetu ahal dute eta.
Gorde jarraibide horiek etorkizunerako.
Datu teknikoak:
Mota:
Sarrera:
Gehienezko argi-fluxua: 1150 lm
Konexioa mantentzeko gehieneko distantzia: 10 m
kanpoaldean, oztoporik gabe.
Funtzionamendu frekuentzia: 2.405-2.480 Mhz.
Irteerako potentzia: 8,5 dBm
Fabrikatzailea: IKEA of Sweeden AB
Helbidea: Box 702, SE-343 81 Älmhult SUEDIA
Zakarrontziaren irudi marratuak adierazten du
produktu hau ez dela etxean ekoizten diren beste
hondakinak bezalakoa. Hondakinak ezabatzeko tokiko
ingurugiroko legediari jarraiki birziklatu behar da. Irudi
hau daramaten produktuak banatzerakoan, erretzen
edo zabortegietara bidaltzen diren hondakin kopurua
gutxitzen duzu, baita osasunean eta ingurugiroan
duen eragina gutxitu ere. Informazio gehiago
eskuratzeko, jarri harremanetan zure IKEA dendarekin.

Publicidad

loading

Este manual también es adecuado para:

Jetstrom l2206