TRESNAREN XEDEA
Soinuak modu selektiboan anplifikatuta eta belarrira transmitituta,
entzumen-desgaitasunak dituzten pertsonen (hipoakusikoen)
entzumena konpentsatzea da audiofonoei aurreikusi zaien xedea.
GAES SENSIS RIC audiofonoa entzumen galera ertain nahiz
larriak konpentsatzeko egokia da (transmisiokoak, mistoak edo
neurosentsorialak). Ez da umeentzako egokia.
Entzumen-osasunaren profesional batek preskribatu eta egokitu
behar dizkizu entzumen-laguntzak. Profesional horrek era guztiz
pertsonalizatuan prestatuko ditu erabiltzaileak duen entzumen-
galerarako eta morfologiarako programazio eta doitze espezifikoak.
Hortaz, profesional batek preskribatu gabeko audiofonoak edo
beste pertsona batentzat egokitutakoak erabiltzen badituzu,
entzumen-kalteak izan ditzakezu.
EU
50
FUNTZIONAMENDU-PRINTZIPIOAK
Mikrofonoak
Amplifikagailua
Aurikularra
RIC (Receiver in Canal) audiofono motak kanpoko entzunbidean
partzialki egokitzeko aukera ematen du. Erretroaurikular baten
antzekoa da, baina aurikularra kanpoko entzunbidean kokatuta
doa "dome" edo moldagailu estandar baten bidez edo neurrirako
molde baten bidez.
MIKROFONOAK: Soinua hartzen eta seinale elektriko bihurtzen
dute.
ANPLIFIKAGAILUA/PROZESADORE DIGITALA: Seinale elektrikoa
prozesatzen du eta entzumen-galera bakoitzerako ezarri diren
parametroetara moldatzen du.
AURIKULARRA: Seinale elektrikoa berriro soinu bihurtzen du eta,
anplifikatu ondoren, erabiltzailearen belarrira transmititzen du.
Mikrofonoak
Anplifikagailua
Aurikularra
Prozesadorea
51
EU