SEGURTASUN-ARGIBIDEAK
ABISUA
• Bateriak irenstea kaltegarria da. Izan itzazu umeengandik
urrun.
• Ez erabili inolaz ere audiofonoak ekipamendu medikoak
dauden tokietan (x izpiak, maiztasun handiko uhinak,
erresonantzia magnetikoak edota uhin laburreko terapiak egiteko
ekipamenduak).
• Ez erabili audiofonoak eztandak gertatzeko arriskua duten
tokietan!
• SENSIS RIC audiofonoek 132 dB
mailak sor ditzakete.
KONTUZ!
• Babestu audiofonoak hezetasunetik eta bero-iturrietatik.
• Ez erabili audiofonoak dutxa edo bainua hartzean nahiz ilea
tratatzeko lainoztagailuak erabiltzean.
• Saihestu entzumen-laguntzek kolpe gogorrak hartzea.
• Ez erabili inoiz mikrouhin-laberik edo beroa sortzen duen
gailurik audiofonoak lehortzeko.
• Entzumen-laguntza funtzionamendu-baldintza optimoetan
izateko, aldizka hezetasun-kengailu bat erabiltzea gomendatzen
da: Kontsultatu audio-protesistari.
INFORMAZIOA
• Audiofonoa denbora luzez erabiliko ez baduzu, kendu
bateriak.
• Bateriak agortzean, ordeztu berehala.
• Ez bota agortutako bateriak zaborretara! Eman iezazkiozu
audio-protesistari ingurumena kaltetu gabe kudea ditzan.
EU
edo gehiagoko irteera
SPL
52
DOME/MOLDAGAILUAK ETA AURIKULARRAREN MOLDEAK
ABISUA
Dome/moldagailuak edo aurikularraren moldeak gaizki erabiltzen
badituzu, lesioak izan ditzakezu.
Erabili beti aurikularraren tutua dome/moldagailuarekin edo
aurikularraren moldearekin.
Egiaztatu dome/moldagailuak edo aurikularraren moldeak
erabat ahokatuta daudela aurikularraren tutuan (sakatu KLIK
entzun arte).
Dome/moldagailua edo aurikularraren moldea belarrian geratzen
bada, eskatu osasunaren arloko profesional bati erauzteko.
Sartu kontu handiz belarrian aurikularraren tutua dome/
moldagailuarekin edo aurikularraren moldearekin, gehiegi
sakatu gabe.
Erabili tutuaren aurikularra eta dome/moldagailua edo
aurikularraren moldea Erabiltzeko eskuliburu honetan azaldutako
moduan soilik.
SEGURTASUN-ARGIBIDEAK
53
EU