Segurtasunez eta eraginkortasunez erabiltzeko jarraibideak
• Ez utzi telefonoa bibrazio mekanikoen
mende. Ez kolpatu.
• Itzali telefonoa araudi bereziek hala
eskatzen duten lekuetan. Adibidez, ez
erabili telefonoa ospitaleetan, tresna
mediko sentikorrei eragin baitiezaieke.
• Telefonoa kargatzen ari denean, ez ukitu
telefonoa eskuak bustiak badituzu.
Deskarga elektrikoa jasan eta telefonoa
honda dezakezu.
• Ez kargatu telefonoa material sukoia
hurbil badago; berotu, eta sute bat eragin
dezake.
• Erabili zapi lehor bat unitatearen kanpoko
aldea garbitzeko (ez erabili bentzenorik,
disolbatzailerik, alkoholik edo antzeko
disolbatzailerik).
• Ez kargatu telefonoa gainazal
barrubigunen gainean.
• Behar bezala aireztatutako eremuetan
kargatu behar da telefonoa.
• Ez utzi telefonoa ke edo hauts asko
dagoen tokietan.
• Urrundu telefonoa kreditu-txarteletatik
edo garraio-txarteletatik, haien banda
magnetikoaren informazioa honda
baitezake.
10