Segurtasunez eta eraginkortasunez erabiltzeko jarraibideak
• Entzungailuak erabiltzen badituzu, jaitsi
bolumena hurbiletik hitz egiten dizutenei
entzuten ez badiezu edo zure albokoak zu
entzuten ari zarena entzuten badu.
OHARRA:
entzungailuen soinua eta
presioa neurriz gainekoa badira,
entzumen-galera gerta daiteke.
Beirazko piezak
Zure telefono mugikorraren pieza batzuk
beirazkoak dira. Beira hori hautsi egin
daiteke produktua gainazal gogor batera
erortzen bada edo kolpe handi bat hartzen
badu.
Beira apurtzen bada, ez ukitu, eta ez saiatu
kentzen. Ez erabili zure telefonoa hornitzaile
baimendu batek kristala ordeztu arte.
Eraispenak
Ez erabili telefonoa eraispenak egiten diren
bitartean. Errespetatu murrizketak eta
jarraitu arauei.
Lehergaiak egon litezkeen inguruak
• Ez erabili telefonoa gasolina-
zerbitzuguneetan.
14