Pantailan LGren logotipoa agertzen denean,
askatu pizteko tekla.
Berrezartze osoaren pantaila agertzen
denean, askatu gainerako tekla guztiak.
Ez ukitu telefonoa minutu batez, gutxienez,
berrezartze osoa egiten den bitartean.
Ondoren, telefonoa itzali egingo da.
Kontuz: erabat berrabiarazten baduzu,
erabiltzailearen aplikazio eta datu guztiak
ezabatuko dira. Prozesu hau ezin da
desegin. Gogoratu datu garrantzitsuen
segurtasun-kopia egin behar dela, telefonoa
erabat berrezarri aurretik.
25
6. WiFi sareetara konektatzea
Telefonoaren WiFi konexioa erabiltzeko,
ezinbestekoa da haririk gabeko sarbide-
puntu baten bidez egitea (ingelesez, "AP").
Sarbide-puntu batzuk irekita daude, eta
horietara konektatzea besterik ez duzu egin
behar. Beste batzuk ezkutatuta daude edo
bestelako segurtasun-funtzioak dituzte.
Halakoetan, telefonoa konfiguratu egin
behar da puntu horietara konektatu ahal
izateko.