Descargar Imprimir esta página

Fagor PL-1805 Manual De Instrucciones página 63

Publicidad

Idiomas disponibles
  • ES

Idiomas disponibles

  • ESPAÑOL, página 1
1. DESKRIBAPENA (A irudia)
1.
Zola
2.
Tenperaturaren hautagailua
3.
Autogarbiketa
4.
Argi adierazlea
5.
Ura sartzeko estalkia
6.
Spray-a
7.
Lurrun erregulagailua
8.
Sprayaren botoia
9.
Lurrun gehiagorako botoia
10.
Orpoa
Interferentziak deuseztatzea: Gailu
hau desparasitatuta dago, interferentziak
deuseztatzeari buruzko direktiben arabera.
Bateragarritasun elektromagnetikoa:
Gailu hau desparasitatuta dago, CEM
direktiben arabera (bateragarritasun
elektromagnetikoa).
2. EZAUGARRI TEKNIKOAK
Ikusi ezaugarrien plaka.
Produktu honek Europako
direktibak betetzen ditu Bateratasun
Elektromagnetikoari eta Behe Tentsioari
dagokionez.
3. SEGURTASUNEKO OHARRAK
• Gailu hau lehendabiziko aldiz erabili
baino lehen irakurri arretaz jarraibideen
eskuliburu hau, eta gorde, gerora ere
kontsultatzeko. Bakarrik horrela lortu
ahal izango dituzu emaitza hoberenak
eta erabilerako segurtasunik handiena.
• Gailua erabili baino lehen, egiaztatu
etxeko sarearen tentsioa eta gailuan
adierazten dena bat datozela.
• Korrontearen hartunea eta gailuaren
entxufea ez badira bateragarriak, eskatu
horren ordez hartune egoki bat jartzeko,
profesionalki kualifikatutako langileen
bitartez.
• Aparatuaren segurtasun elektrikoa
soilik bermatzen da lurreko instalazio
eraginkor batera konektatuta badago,
EU
segurtasun elektrikoari buruz indarrean
dauden arauek aurreikusten dutenaren
arabera.
Fabrikatzaileak ez du erantzungo
instalazioak lurreko hartunerik ez
edukitzeagatik gerta daitezkeen
kalteengatik.
Zalantza izanez gero, jo profesionalki
kualifikatutako langileengana.
• Bilgarria kendu eta gero, egiaztatu gailua
egoera ezin hobean dagoela; zalantza
izanez gero, jo hurbilen duzun Laguntza
Teknikoko Zerbitzura.
• Bilgarriaren elementuak (plastikozko
poltsak, poliestirenozko aparra, etab.),
ez dira haurren eskura utzi behar, arrisku
iturriak izan daitezkeelako.
• Aholkatzen da egokigailurik, entxufe
anizkoitzik eta/edo luzapenik ez
erabiltzea.
Horien nahitaez erabili behar izanez
gero, soilik erabili behar dira indarrean
dauden segurtasun arauak betetzen
dituzten egokigailuak eta luzagailuak,
eta arreta jarri behar da egokigailuan
adierazitako potentziaren muga ez
gainditzeko.
• Tresna hau soilik etxeko erabilerarekin
erabili behar da. Beste edozein erabilera
desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.
• Fabrikatzaileak ez du erantzungo
erabilera desegokia edo okerra
egiteagatik edo kualifikatu gabeko
langileek ez bestek egindako
konponketengatik gerta daitezkeen
kalteengatik.
Edozein gailu elektriko erabiltzeko
oinarrizko hainbat arau bete behar dira.
BEREZIKI
• Ez ukitu gailua oinak bustita edo heze
badituzu.
• Ez sartu gailua uretan eta ez jarri
txorrotaren azpian ura gehitzeko.
• Ez erabili gailua leku hezeetan edo
bainugelako zereginetarako erabiltzen
direnetan.
• Ez utzi haurrei gailua erabiltzen.
• Ez utzi gailua piztuta, arrisku iturria izan
daitekeelako.
• Entxufea ateratzeko, ez egin inoiz tira
kabletik.
62

Publicidad

loading

Este manual también es adecuado para:

Pl-2205Pl-2405