Descargar Imprimir esta página

IKEA BEMOTA Manual De Instrucciones página 36

Ocultar thumbs Ver también para BEMOTA:

Publicidad

Idiomas disponibles

Idiomas disponibles

BASQUE
Informazio orokorra
Erabilera
• Itzali eta atera etxetresnaren entxufea
energia-hartunetik, mantentze-lanak egin
baino lehen.
• Erauzgailuaren gainaldea ez da apal gisa
erabili behar.
• Erauzgailua etxeko erabileran sukaldeko
usainak ezabatzeko soilik diseinatu da.
• Erabili beti erauzgailuak diseinatu ziren
erabilerarako.
• Ez utzi inoiz sugar alturik erauzgailuaren
azpian, erauzgailua piztuta dagoenean.
• Egokitu sugarraren intentsitatea
zartaginaren oinarrira soilik, zartaginaren
ingurua inguratzen ez duela ziurtatuz.
• Frijigailuak etengabe zaindu behar dira
erabiltzen diren bitartean: gehiegi
berotutako olioek su har dezakete.
Instalatzeko metodoa
Erauzgailua "xurgatzeko bertsioan" edo
"airea birzirkulatzeko bertsioan" instalatzeko
eta erabiltzeko diseinatu da.
Erauzteko bertsioa (ikusi sinboloa
instalazio-argibideetan)
Sukaldeko lurruna xurgatu eta etxetik
kanpora bideratuko da erauzgailuko lurruna
ateratzeko isurtzeko hodi baten bidez (ez da
hornitzen). Ziurtatu irteerako hodia ongi
instalatuta dagoela airearen irteeran, eta
konexio-sistema egokia erabili dela.
Airea birzirkulatzeko bertsioa (ikusi
sinboloa instalazio-argibideetan)
Airea karbono-iragazki baten edo gehiagoren
bidez iragazten da, eta berriro ere gelara
bidaltzen da.
Garrantzitsua: Ziurtatu aireren zirkulazioa
egokia dela erauzgailuaren inguruan.
Garrantzitsua: Erauzgailua karbono-
iragazkirik gabe badator eta berzirkulatzeko
moduan instalatuz gero, iragazkiak
erauzgailua erabili baino lehen jarri behar
dira. Iragazkiak merkatuan salgai daude.
Erauzgailua gune oso zikinetatik, leihoetatik,
ateetatik eta bero-iturrietatik urrun instalatu
behar da. Ez da hormara lotzeko osagarririk
ematen, osagarri horiek desberdinak direlako
hormaren materialaren arabera. Erabili zure
etxeko hormetara finkatzeko sistema egokia.
Etxetresnaren pisua ere kontuan hartu
beharko da sistema erabakitzean. Xehetasun
gehiago lortzeko, jarri harremanetan
banatzaile espezialistarekin. Gorde liburuxka
hau etorkizunean kontsultatzeko.
Iragazkien alarma
Koipe-iragazkien alarma aktibo dago
erauzgailuan lehenespenez, berrezartzeko
ikusi kontrol-panela.
Kontrol-paneleko prozeduraren arabera
aktiba daiteke iraupen luzeko karbono-
iragazkien alarma.
Iragazkien alarma aktibatuta dagoenean,
mezu hau agertuko da:
Koipe-iragazkia garbitu behar dela adierazten
duen alarma: "A" botoiak keinu egiten dut
segundoero. Mantentzeko, ikusi "Garbiketa
eta mantentzea" paragrafoa.
Iraupen luzeko karbono-iragazkia garbitu
behar dela adierazten duen alarma: "A"
botoiak bi aldiz keinu egiten du segundoero.
Mantentzeko, ikusi "Garbiketa eta
mantentzea" paragrafoa.
Iragazkiak leheneratu ostean, berrezarri
alarmaren seinalea (Ikusi "Kontrol-panela"
paragrafoa).
36

Publicidad

loading