Bezero agurgarria:
Tresna hau lehendabiziko aldiz erabili baino lehen, irakurri jarraibide guztiak eta gorde,
gerora ere kontsultatzeko. Errespetatu segurtasun arauak eta gailua beste pertsona bati
ematen badiozu, ziurtatu eskuliburu hau ere ematen diozula.
SEGURTASUN ARAUAK
Gailu honek Europako ondorengo direktibak betetzen ditu:
73/23/CEE (93/68/CEE direktibak aldatua), 89/336/CEE Behe Tentsioari buruzko
Direktiba (91/263/CEE, 92/31/CEE eta 93/68/CEE direktibek aldatua).
• 220-240V ~ 50/60 Hz 12A
• Gailu hau etxean erabiltzeko da eta material lehorrak xurgatzeko. Gailu hau ez da pertsona eta
animalien gainean erabiltzeko.
• Ez tiratu kabletik argindarraren entxufea askatzeko edo gailua batetik bestera mugitzeko. Ez
zapaldu kablea gailuarekin, eta ez estutu ertz zorrotzen kontra, ez eta atearekin harrapatu ere.
• Mantendu aparatua haurrengandik urrun.
• Ez erabili gailua baldin eta:
- Kablea hondatuta badago.
- Gailua hondatuta dagoela uste badugu.
• Ez erabili gailu hau honakoak xurgatzeko:
- Likidoak.
- Bustita dauden moketak edo alfonbrak.
- Objektu gogorrak edo zorrotzak.
- Poxpoloak, errautsak edo zigarrokinak.
- Oso hauts fina, esaterako porlana, inprimagailuetako edo fotokopiagailuetako hautsa, igeltsu
hautsa, etab.
• Ez jarri gailua aire zabalean eguraldi txarra egiten duenea, ez eta hezetasuna edo bero iturriten
bat dagoen tokietan ere.
• Garbitu gailua zapi lehor batekin edo pixka bat bustita dagoen batekin. Ez garbitu urez.
• Erabili aurretik egiaztati iragazki guztiak behar bezala kokatuta daudela. Ez xurgatu iragazkiak
jarrita ez badaude.
• Deskonektatu gailua saretik erabitzen ari ez bazara eta gailua garbitu eta zaintzeko edozein lan
egin behar baduzu.
• Gailu hau eskuliburu honetan esaten den moduan erabili behar da. Gailuak matxuraren bat
badauka, itzali eta ez zaitez saiatu zeuk konpontzen. Eraman gailua laguntza teknikoko zerbitzu
baimendun batera eta eskatu jatorrizko osagarriak eta ordezko piezak erabiltzeko.
• Ez erabili inolako tresna elektrikorik kablea edo entxufea hondatuta badago. Kablea hondatuta
badago eraman gailua laguntza teknikoko zerbitzu batera kablea aldatzeko.
• Fabrikatzaileak ez du erantzungo erabilera desegoki, oker edo arduragabeagatik eta/edo
kualifikaziorik gabeko pertsonek egindako konponketengatik gerta daitezkeen kalteengatik.
• Heldu entxufetik kablea batu behar duzunean. Ez utzi entxufeak kolpea har dezan.
• Aparatu hau ez dago pentsatuta gaitasun fisikoak, sentsorialak edo mentalak urrituta dituzten
pertsonek erabiltzeko (haurrak barne), edo esperientziarik edo ezagutzarik ez dutenek
erabiltzeko, ez bada horien segurtasunaz arduratzen den pertsona arduradun batek gailuaren
erabilera gainbegiratzen edo erakusten diela.
• Haurrak zaindu egin behar dira gailuarekin jolasten ez direla segurtatzeko.
• Babes handiagoa izateko, hondar korronterako gailu bat instalatzea gomendatzen da (RCD),
30 mA baino gehiago izango ez duen hondar korronte operatiboarekin. Eskatu aholkua zure
instalatzaileari.
EU
29