Descargar Imprimir esta página

Fagor CA-90CI Manual De Instrucciones página 37

Publicidad

Idiomas disponibles
  • ES

Idiomas disponibles

  • ESPAÑOL, página 1
1. DESKRIBAPENA
1. LED pantaila
2. Sareta
3. Oinarria
4. Urrutiko agintea
5. Pizteko/Itzaltzeko botoia
6. Abiadura doitzeko botoia
7. Aireztapen mota doitzeko botoia
8. Oszilazio botoia
9. Tenporizadorearen botoia
10. IOI botoia
a. Modu normala
b. Modu naturala
c. Gaua modua
d. Oszilazioaren adierazlea
e. IOI adierazlea
f. Gelako tenperatura
g. Tenporizadorea
h. Abiadura
2. EZAUGARRI TEKNIKOAK
Ikusi ezaugarrien plaka.
Produktu honek Europako
direktibak betetzen ditu Bateratasun
Elektromagnetikoari eta Behe Tentsioari
dagokionez.
3. SEGURTASUN OHARRAK
Gailu hau lehendabiziko aldiz erabili
baino lehen irakurri arretaz jarraibideen
eskuliburu hau, eta gorde, gerora ere
kontsultatzeko.
Segurtatu etxeko sarearen tentsioa
eta hartunearen potentzia bat datozela
tresnarako adierazi direnarekin.
Korrontearen hartunea eta gailuaren
entxufea ez badira bateragarriak,
ordeztu hartune egoki batez,
profesionalki kualifikatutako langileen
bitartez.
Tresnaren segurtasun elektrikoa
soilik bermatuko da lurreko instalazio
eraginkor batera konektatuta badago,
segurtasun elektrikoari buruz
PT
indarrean dauden arauek aurreikusten
duten moduan. Zalantza izanez
gero, jo profesionalki kualifikatutako
langileengana.
Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe
anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez
erabiltzea.
Horiek nahitaez erabili behar badira,
erabili soilik indarrean dauden
segurtasun arauekin bat datozen
moldagailuak eta luzapenak, eta jarri
arreta moldagailuan adierazitako
gehienezko potentzia ez gainditzeko.
Enbalajea kendu eta gero, egiaztatu
gailua egoera ezin hobean dagoela;
zalantza izanez gero, jo hurbilen duzun
Laguntza Teknikoko Zerbitzura.
Enbalajearen elementuak (plastikozko
poltsak, poliestirenozko aparra, etab.),
ez dira haurren eskura utzi behar, arrisku
iturriak direlako.
Tresna hau soilik etxeko erabilerarekin
erabili behar da. Beste edozein erabilera
desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.
Fabrikatzaileak ez du erantzungo
erabilera desegokia edo okerra
egiteagatik edo kualifikatu gabeko
langileek ez bestek egindako
konponketengatik gerta daitezkeen
kalteengatik.
Ez ukitu gailua eskuak edo oinak bustirik
edo heze badituzu.
Eduki aparatua ur eta beste likido
batzuetatik urrun, deskarga elektrikoa
ekiditeko. Ez entxufatu produktua
azalera heze baten gainean badago.
Aparatua gainazal lehor, sendo eta
egonkor baten gainean jarri.
Ez utzi haurrek edo minusbaliatuek
zaindu gabe aparatua erabil dezaten.
Ez abandonatu aparatua piztuta, arrisku
iturria izan daitekeelako.
Larakoa desentxufatzeko ez egin tira
kableari inoiz.
Desentxufatu aparatua garbitzeko edo
mantentzeko edozein lan egin baino
lehenago.
Gailua matxuratu bada edo oker ibiltzen
bada, edo ez baduzu erabili behar, itzali
eta ez saiatu konpontzen.
Konpondu beharra badago, jo soilik
fabrikatzaileak baimendutako Laguntza
36

Publicidad

loading