Teknikoko Zerbitzu batera eta eskatu
jatorrizko ordezko piezak erabiltzeko.
•
Aparatuaren kablea hondatzen bada,
jo baimendutako Laguntza Teknikoko
Zerbitzura, hori ordezteko.
•
Ez utzi gailua agente atmosferikoen
mende (euria, eguzkia, izotza, etab).
•
Ez erabili edo jarri gailuaren zatirik
gainazal beroen gainean edo hurbil
(gas sukaldeko plakak edo elektrikoak,
labeak, etab.).
•
Unitatea garbitzeko ez erabili
detergente edo zapi urratzailerik.
•
Ez ukitu gainazal beroak.
Erabili kirtenak edo heldulekuak.
•
Ekidin gailuaren zati beroek kablea
ukitzea.
•
Ez estali kablea, esaterako,
alfonbratxoekin edo antzekoekin. Jarri
kablea pasatzeko lekutik urrun eta
inork estropezu ez egiteko moduan.
•
Airea sartzeko eta ateratzeko saretak
ez direla blokeatuko bermatzeko,
utzi gutxienez hormatik 20 cm-ko
distantziara.
•
Ez jarri haizagailua errezel edo
antzekoen azpian.
•
Ez sartu objekturik saretan.
•
Ez utzi aparatua bero iturrietatik gertu
edo gainazal beroen gainean.
•
Ez zuzendu aire fluxua zuzenean ume
txiki edo gaixorik dagoen pertsona
batengana.
•
Aparatu hau ez dago pentsatuta
gaitasun fisikoak, sentsorialak edo
mentalak urrituta dituzten pertsonek
erabiltzeko (haurrak barne), edo
esperientziarik edo ezagutzarik ez
dutenek erabiltzeko, ez bada horien
segurtasunaz arduratzen den pertsona
arduradun batek gailuaren erabilera
gainbegiratzen edo erakusten diela.
•
Haurrak zaindu egin behar dira,
gailuarekin ez direla jolasten
segurtatzeko.
•
Babes handiagoa izateko, hondar
korronterako gailu bat instalatzea
gomendatzen da (RCD), 30 mA baino
gehiago izango ez duen hondar
korronte operatiboarekin. Eskatu
aholkua zure instalatzaileari.
4. MUNTAKETA
Sartu oinarriko bi piezak (3) 2. irudian
adierazten den bezala. Pasatu kablea
oinarriaren erdiko zuloan zehar. Lerratu
oinarriko torlojuetarako zuloak eta
haizagailukoak, eta ondoren sartu torlojuak
eta lotu bihurkin batez. (3. Irud.)
Jarri kablea oinarriko artekan (4. irudia).
5. FUNTZIONAMENDUA
Haizagailua martxan jarri aurretik, jarri
azalera egonkor eta lau baten gainean.
Haizagailua kontrol paneleko botoietatik
zein urrutiko agintetik kontrola daiteke, biek
funtzio berak dituztelako.
Piztea eta itzaltzea: Sakatu pizteko
eta itzaltzeko botoiari (5) kontrol
panelean edo urrutiko agintean, gailua
martxan jartzeko. Sakatu berriro botoi
horri itzali egin nahi baduzu.
Abiadura aukeratzea: Sakatu
abiadura doitzeko botoiari (6) airearen
emaria aukeratzeko.
Haizagailua pizten duzunean
ezarritako abiadura "txikia" izango da.
Sakatu behin abiadura egokitzeko
botoiari eta abiadura "ertaina" izango
duzu; bi aldiz abiadura "handia"
izateko; eta hiru aldiz, berriro abiadura
"txiki"ra bueltatzeko.
Aukeratu den abiaduraren arabera,
abiadura adierazten duen argia piztuko da.
Aireztapen modua:
Haizagailua pizten denean modu "normala"
ezarriko da (a).
Haizagailuak etengabe funtzionatuko du
aukeratutako abiaduran.
sakatuko diogu modu "naturala" ezartzeko
(b), eta bi aldiz sakatzen badiogu "gaua"
modua ezarriko da (c). Modu "normal"era
bueltatu nahi baduzu, sakatu hirugarrenez
aireztapen modua doitzeko botoiari (7).
Aireztapen modu bakoitzarekin dagokion
argia piztuko da.
37
botoiari behin