Euskara
RODRET kudeatzeko gailua TRETAKT entxufe adimenduna
kontrolatzeko erabil daiteke. DIRIGERA gunea baduzu,
TRETAKT entxufe adimenduna kontrola dezakezu IKEA
Home smart aplikazioaren bidez.
Kudeatze-gailua entxufe adimendunarekin parekatzea
Entxufe adimenduna eta agintea pakete berean saltzen
direnean, parekatuta egongo dira. Entxufe adimendun
gehiago gehitzeko, jarraitu hurrengo pausoak.
1. Ziurtatu zure entxufe adimenduna entxufatuta dagoela
eta elikatze-etengailu nagusia piztuta dagoela.
2. Mantendu kudeatze-agintea gehitu nahi duzun entxufe
adimendunetik gertu (5 cm edo gutxiagora).
3. Sakatu parekatze-botoia
10 segundoz. LED argi gorri batek dir-dir egingo du
kudeatze-gailuan. Entxufe adimendunean argi zuri
batek dir-dir egingo du, gailuak egoki parekatu direla
adierazteko.
DIRIGERA gunea erabiltzen hastea
Deskargatu IKEA Home smart aplikazioa eta jarraitu
pantailako jarraibideei intentsitate-erregulagailua/pizteko
etengailua IKEA Home smart sistemara gehitzeko.
10
eta mantendu, gutxienez,
IKEA Home smart aplikazioa
Apple gailuetan, deskargatu aplikazioa App
Store erabiliz. Android gailuetan, deskargatu
aplikazioa Google Play Store erabiliz.
Informazio baliagarria
DIRIGERA gabe, gehienez 10 produktu adimendun konekta
ditzakezu intentsitate-erregulagailu/pizteko etengailu
batera. Gogoratu aldiro produktu bat bakarrik gehitzea.
Zure gailuak elkarrengandik gertu badaude, deskonektatu
dagoeneko konektatu dituzunak hurrengoa gehitu
bitartean.
Ezagutu zure TRETAKT produktua
• Sakatu entxufe adimenduneko pizteko/itzaltzeko botoia
behin pizteko. Sakatu berriro itzaltzeko.
• Urrutiko aginte bat erabiltzean: sakatu pizteko botoia ( | )
entxufe adimenduna pizteko. Sakatu itzaltzeko botoia (0)
entxufe adimenduna itzaltzeko.
Berrezarri entxufearen fabrikako ezarpenak:
Sakatu entxufe adimendunaren goiko aldeko berrezarpen-
botoia punta zorrotza duen zerbaitekin, gutxienez 5
segundoz, LED argia dir-dirka hasi arte.
GARRANTZITSUA!
• Entxufe adimenduna barrualdean erabiltzeko da bakarrik,
eta 0º C eta 35º C artean.