Fagor F-200 Manual De Instrucciones página 81

Tabla de contenido

Publicidad

Idiomas disponibles
  • ES

Idiomas disponibles

  • ESPAÑOL, página 1
upelean adierazitako gutxienezko eta
gehienezko mailen artean egon behar da
(6). Frijigailua konektatu aurretik, ziurtatu
olio maila egokia dela.
Segurtasuna
• Frijigailu honek segurtasun termikorako
gailu bat dauka gailua gehiegi berotzen
denerako. Hori gertatzen bada, gailua
itzali egingo da. Gailu termikoaren
eraginez argindarra mozten bada, egin
honako hau:
Desentxufatu frijigailua eta itxaron olioa
edo koipea hotz egon arte.
Sakatu RESTART/RESET botoiari (10).
Botoi hori aginte panelaren atzeko
aldean dago (7. Irud.) Frijigailua berriro
jarriko da martxan.
Gailu honek mikroetengailu bat dauka
aginte panela gaizki muntatuta badago
frijigailua martxan ez jartzeko.
5. KOIPE SOLIDOAREKIN
ERABILTZEA
Frijitzeko koipe solidoa erabiltzen bada
honako neurriak hartuko dira:
• Koipea astiro-astiro urtuko dugu ontzi
batean.
• Koipea urtuta dagoenean frijigailura
isuriko dugu; ez dugu MAX marka
gaindituko.
• Ikus ·Erabilera modua"
• Frijigailuan dagoen aurretik erabilitako
koipe solidoa erabili behar baduzu,
egin zuloak koipean sardexka bat
erabilita. Hori egiterakoan kontuz ibili
erresistentzia honda dezakezu eta.
• Ondoren, jarri termostatoa 160ºC-tan;
utzi berotzen minutu batean eta gero
jarri berriro termostatoa "0" posizioan.
Errepikatu hori minutu batzuk pasa
ondoren, behin eta berriz, koipea guztiz
urtuta egon arte. Horrela, ez da gehiegi
berotuko, horrek erresistentzia kalte
dezake eta.
6. LEHEN ALDIZ ERABILI AURRETIK
• Atera saskitxoa (3) eta jarri heldulekua
(2) laneko posizioan (2. Irud.).
Saskitxoaren heldulekua muntatzeko:
- Sakatu bi muturretan eta sartu mutur
bakoitza dagokion zuloan, gero
jiratuko diren tokietan. (Ikus 2a irud.).
- Jiratu heldulekua saskitxoaren
kanpoalderantz (2b irud.) eta presioa
egin "U" formako euskarriaren kontra,
guztiz finko egon arte (ikusi 2c irud.).
• Atera aginte panela erresistentziarekin
batera eta jarri leku lehor eta seguru
batean (3. Irud.).
• Kendu upelaren barruan dagoen
enbalajeko material guztia.
Garbitu xaboi urez saskia eta upela. Xukatu
eta lehortu ondo berriro muntatu aurretik
(ikus "Garbiketa" atala).
Kontuz: Ez sartu aginte panela eta
erresistentzia uretan.
• Sartu berriro aginte panela eta
erresistentzia; kontuz ibili kanpoko
karkasaren giden artetik sartu behar
direlako. (8. Irud.). Gailu honek
mikroetengailu bat dauka aginte panela
gaizki muntatuta badago frijigailua
martxan ez jartzeko.
7. ERABILERA MODUA
• Jarri gailua gainazal horizontal lau
eta egonkor baten gainean, ertzetatik
urrun, eta ez utzi kablea mahaiaren edo
gainaldearen ertzetik zintzilik egoten, ez
eta gainazal beroak ukitzen ere.
• Atera kablea gordeta dagoen tokitik, hau
da, frijigailuaren atzeko aldetik.
• Kendu tapa (1) heldulekutik helduta.
Tapa ezin da erabili zerbait frijitzen ari
garenean; erabili tapa bakarrik frijigailua
gorde behar denean.
• Frijigailua olioz edo koipez bete aurretik,
pieza guztiak muntatuta eta guztiz
lehortuta egon behar dira.
• Bota olioa edo koipea upelan,
barrualdean markatuta dituen
gutxieneko eta gehieneko mailen
artean. Koipe solidoa erabiltzen baduzu,
80

Publicidad

Tabla de contenido
loading

Este manual también es adecuado para:

F-350F-375

Tabla de contenido