Descargar Imprimir esta página

IKEA SVAVANDE Manual De Instrucciones página 43

Ocultar thumbs Ver también para SVAVANDE:

Publicidad

Idiomas disponibles

Idiomas disponibles

BASQUE
Ingurumenarekin lotutako kontuak
Etxetresna zaborretara botatzea
Produktuak edo bilgarrian agertzen den
sinboloak produktua ez dela etxeko ohiko
zaborretara bota behar adierazten du.
Produktua osagai elektrikoak eta
elektronikoak birziklatzeko gune berezi
batera eraman behar da. Produktu hau behar
den tokira emanez gero, gaizki tratatzeak
ingurunean eta osasunean izan ditzakeen
ondorio negatiboak ekiditen dira. Produktua
birziklatzeari buruzko informazio gehiago
lortzeko, jarri harremanetan zure
udaletxearekin, tokian tokiko hondakinen
kudeatzailearekin edo produktua erosi
zenuen dendarekin.
IKEA bermea
Zenbat denboraz balio du IKEA bermeak?
IKEAn etxetresna erosten den egunetik hasi
eta bost (5) urtez balio du bermeak. Jatorrizko
ordainagiria ezinbestekoa da erosketaren
egiaztagiri gisa. Bermea indarrean den
bitartean egindako edozein konponketak ez
du etxetresnaren berme-aldia luzatzen.
Nork ematen du bermea?
IKEAk bere erakundeen edo zerbitzu-bazkide
baimenduen sarearen bidez izendatutako
zerbitzu-hornitzaileak emango da Bezeroaren
laguntza-zerbitzua.
Zer estaltzen du bermeak?
Bermeak etxetresnen materialekin edo
fabrikazioarekin lotutako edozein akats
estaltzen, eta etxetresna IKEA dendan erosten
den egunetik aurrera balio du. Bermea
etxean erabiltzeko etxetresnetarako soilik
balio du. "Zer ez du estaltzen bermeak?"
atalean deskribatzen dira salbuespenak.
Bermeak estalitako aldian, konponketa-
kostuak (ordezko piezak, eskulana eta
teknikarien joan-etorriko bidaia-kostuak)
laguntza-zerbitzuak beregain hartuko ditu,
Etxetresna elektrikoetan eta elektronikoetan
substantzia arriskutsuen erabilera eta
zaborrak murrizteari buruzko 2012/19/EB
zuzentaraua betetzen du etxetresna honetan.
Bilgarriko materiala zaborretara botatzea
sinboloa duten materialak birziklagarriak
dira. Bota bilgarria dagokion birziklatzeko
edukiontzian.
etxetresnan konponketa-lanak egiteko
etxetresnara iristeko ustekabeko gasturik
behar ez denean. Baldintza horiek Europar
Batasuneko zuzentaraua (99/44/EB) eta
tokiko legezko xedapen aplikagarriak
betetzen dituzte. Ordezten diren piezak
IKEArenak izango dira.
IKEAk nola esku hartuko du arazoa
konpontzeko?
IKEAk izendatutako zerbitzu-hornitzaileak
produktua aztertu eta, bere iritzira, erabakiko
du bermeak estaltzen duen ala ez. Estaltzen
badu, IKEAren zerbitzu-hornitzaileak edo bere
zerbitzu-bazkide baimenduak, bere zerbitzu-
zentroen bidez, bere iritzira, produktu
akastuna konpondu edo produktu berarekin
edo balio bereko beste produktu batekin
ordeztuko du.
Zer ez du estaltzen bermeak?
• Ohiko narriadura.
• Nahita kaltetzea edo zabarkeriak,
erabiltzeko argibideak ez jarraitzeagatik
eragindako kalteak, okerreko tentsiora
konektatzeak, erreakzio kimikoek edo
43

Publicidad

loading