Descargar Imprimir esta página

IKEA VALBILDAD 204.675.92 Manual Del Usuario página 62

Ocultar thumbs Ver también para VALBILDAD 204.675.92:

Publicidad

Idiomas disponibles

Idiomas disponibles

BASQUE
Janaria prestatzeko ontzien gida
Zein eltze erabili
Indukziozko plakekin erabiltzeko egokiak
diren eta material ferromagnetikoz egindako
oinarria duten eltzeak eta zartaginak soilik
erabili:
• burdinurtua
• esmaltatutako altzairua
• karbono-altzairua
• altzairu herdoilgaitza (zati batean direnak
barne)
• estaldura ferromagnetikoa edo xafla
ferromagnetikoa duen aluminioa
Eltze edo zartagin bat egokia den jakiteko,
ikusi
sinboloa duen (normalean,
behealdean egon ohi da). Iman batekin ere
proba dezakezu. Azpialdeari itsatsita geratzen
bada, eltzea indukziozko plakan erabil
daiteke.
Eraginkortasun optimoa ziurtatzeko, erabili
beti beroa modu uniformean banatzen duen
oinarri laua duten eltze eta zartaginak.
Oinarria erabat laua ez bada, eragina izango
du energia eta beroa banatzean.
Erabiltzeko jarraibideak
Janaria prestatzeko eremu desberdinetarako
eltzeak/zartaginak eduki beharreko
gutxieneko diametroa.
Plakak ongi funtzionatzen duela ziurtatzeko,
eltzeak plakaren gainazalean adierazitako
erreferentzia-puntu bat edo gehiago estali
behar ditu, eta gutxieneko diametro egoki
bat ezarri behar da.
Erabili beti eltzearen oinarriaren diametroa
hoberen egokitzen den sua.
Janaria
prestatzeko
eremuak
(gomendatua)
Denak
Eltzearen oinarriaren
diametroa
Ø min.
Ø max.
(gomendatua)
110 mm
160 mm
Eltze/Zartagin hutsak edo oinarri mehea
dutenak
Ez erabili eltze/zartagin hutsik edo oinarria
mehea dutenik plakan, ezin izango duelako
tenperatura hauteman edo automatikoki
itzaliko delako tenperatura altuegia bada, eta
ondorioz, eltzea edo plakaren gainazala
kaltetu egingo da.
Egoera hori gertatzen bada, ez ukitu ezer ere,
eta itxaron osagai guztiak hoztu arte.
Errore-mezu bat agertzen bada, ikusi
"Arazoak konpontzea" atala.
Plakak ateratzen dituen soinu normalak
Indukzioaren teknologia eremu
elektromagnetikoak sortzean datza. Eremu
elektromagnetiko horiek zuzenean sortzen
dute beroa eltzearen oinarrian. Eltzeek eta
zartaginek soinu edo dardara desberdinak
sor ditzakete, eginda dauden moduaren
arabera.
Soinu mota horiek honela deskriba daitezke:
Burrunba txikia (transformadore batek
egiten duen soinuaren antzekoa)
Soinu hori bero askorekin janaria prestatzean
sortzen da, eta plakak eltzeetara transferitzen
duen energia-kantitateak zehazten du. Beroa
jaisten denean, zarata gelditu edo gutxitu
egingo da.
Txistu txikia
Eltzea edo zartagina hutsik dagoenean
sortzen da soinua, eta urez edo janariz bete
bezain laster gelditzen da.
Karraska
Hainbat materialeko geruzekin egindako
eltzeek ateratzen duten soinua da, eta
material desberdinen gainazalen dardarak
eragiten du. Soinua eltzetik ateratzen da, eta
desberdina izan daiteke janari-kantitatearen
eta erabilitako prestaketa-metodoaren
arabera.
62

Publicidad

loading