• Ez utzi kablea aparatua bermatuta
dagoen gainazalaren ertzetik zintzilik.
Aukeratu luzera beharrezkoa eta egokia
hartune elektrikoan entxufatzeko.
• Ez ukitu gainazal beroak. Erabili kirtenak
edo heldulekuak.
• Aparatuaren kablea hondatzen bada,
jo baimendutako Laguntza Teknikoko
Zerbitzura, hori ordezteko.
• Ez erabili kablea edo larakoa hondatuta
duen aparatu elektrikorik, edo aparatua
ondo ez badabil edo edozein modutan
kaltetuta badago. Eraman tresna
baimendutako laguntza teknikoko
zerbitzu batera aztertzeko, konpontzeko
edo doitzeko.
• Matxura badago edo funtzionamendua
hondatzen bada, itzali tresna eta
ez saiatu konpontzen. Jo Laguntza
Teknikoko Zentro baimendun batera eta
eskatu jatorrizko ordezko piezak eta
osagaiak erabiltzeko.
• Aparatua behin betiko kentzea erabaki
baduzu, korrontearen hartuneko
larakoa desentxufatu eta gero,
komeni da elikadura kablea moztea,
baliogabetzeko.
Pitxer bat hausten bada, likido beroak
erredurak eragin ditzake.
Pitxerra apurtu ez dadin, hartu neurri
hauek:
• Ez utzi likido guztia lurruntzen. Ez berotu
pitxerra hutsik badago.
• Ez erabili hautsitako pitxer bat edo
kirtena askatuta edo solte badago.
Hondatuta dagoelako zantzuren bat
ikusten baduzu, ordeztu. Pitzadura batek
edo kristal zatitxo bat hausteak pitxerra
puskatu dezake eta likidoa kristalezko
partikulaz kutsatu.
• Ez garbitu pitxerra espartzu urragarri
batez edo beira urratu eta ahuldu
dezakeen garbigarri batez.
• Pitxerra aparatu honetan erabiltzeko
diseinatuta dago. Ez jarri pitxerra
azalera bero baten gainean edo hurbil
(berogailua, egosteko gainazala, labe
beroa, mikrouhin labea, etab.).
• Ez jarri pitxerra azalera busti edo hotz
baten gainean.
• Ez erabili zakar eta ez kolpatu.
• Aparatu hau ez dago pentsatuta
gaitasun fisikoak, sentsorialak edo
mentalak urrituta dituzten pertsonek
erabiltzeko (haurrak barne), edo
esperientziarik edo ezagutzarik ez
dutenek erabiltzeko, ez bada horien
segurtasunaz arduratzen den pertsona
arduradun batek gailuaren erabilera
gainbegiratzen edo erakusten diela.
• Haurrak zaindu egin behar dira
gailuarekin jolasten ez direla
segurtatzeko.
4. LEHENBIZIKOZ ERABILI
AURRETIK
• Zure kafe makina lehenbizikoz erabili
aurretik, ezagutu pieza guztiak. Irakurri
arretaz jarraibide guztiak.
• Desmuntatu iragazkiaren euskarria (6)
eta garbitu pitxerrarekin (8) eta iragazki
iraunkorrarekin batera (3) xaboi ur
epelarekin, uretan pasatu ongi, lehortu
eta muntatu berriro. Iragazkiaren
euskarria (6) ongi muntatzeko, hurbildu
bertikalki tanta kontrako balbularen
euskarrira (4), kirtena bertikal
mantenduz, eta kokatu iragazkiaren
euskarria (6) tanta kontrako balbularen
euskarrian (4) dagoen hutsunean (2.
irudia). Ondoren, biratu iragazkiaren
euskarriaren heldulekua (6) posizio
horizontaleraino, eta ziurtatu tanta
kontrako balbularen euskarrian (4)
dauden larakoetan zuzen sartzen dela
(3, 4 irudia). Muntatzeko, pitxerra (8) ez
da berokuntza plakan (9) sartuta egon
behar.
• Barrualdea garbitzeko, jarri kafe makina
martxan bi aldiz jarraian, iragazkian kafe
ehoa jarri gabe. Prozesu horretarako
jarraitu "Kafea prestatzea" ataleko
jarraibideei.
5. KAFEA PRESTATZEA
Tresna desentxufatuta dagoela:
• Jarri kafe makina azalera lau eta egonkor
baten gainean.
• Ireki deposituko tapa (1) eta egiaztatu
49