BASQUE
IKEA etxetresnen salmenta-osteko
zerbitzua:
Jarri harremanetan IKEAren salmenta-osteko
zerbitzuarekin:
1. bermean sartzen den laguntza teknikoa
eskatzeko.
2. IKEAren sukaldeko armairu jakin batzuetan
IKEA etxetresnak instalatzeko argibideak
eskatzeko. Zerbitzuak ez du gai hauei
buruzko laguntzarik edo argibiderik emango:
• IKEA sukaldeak osorik instalatzea;
• konexio elektrikoak (etxetresna kablerik
eta entxuferik gabe saltzen bada), konexio
hidraulikoak eta zerbitzu tekniko baimendu
batek egin beharreko gas-hornikuntzarako
konexioak.
3. IKEA etxetresnaren erabiltzailearen
eskuliburuko edukiei eta zehaztapenei
buruzko argibideak eskatzeko.
Ahalik eta laguntza hoberena jasotzen dela
ziurtatzeko, gurekin harremanetan jarri baino
lehen, irakurri arretaz muntatzeko argibideak
eta/edo erabiltzailearen eskuliburua.
Gure esku hartzea behar izanez gero, nola
jarri harremanetan gurekin
Eskuliburuaren azken orrialdean, kontsultatu
IKEAren zerbitzu-hornitzaileen zerrenda osoa
eta tokian tokiko telefono-zenbaki
garrantzitsuak.
Garrantzitsua! Zerbitzu bizkorragoa
ziurtatzeko, eskuliburuaren amaieran
zerrendatutako telefono-zenbakiak erabiltzea
gomendatzen dizugu. Laguntza eskatzeko,
adierazi beti eskuliburu honetan agertzen
diren etxetresnaren kodeak. Gurekin
harremanetan jarri baino lehen, ziurtatu
laguntza behar duzun etxetresnaren IKEAren
produktu-kodea (8 digitu) ezagutzen duzula.
Garrantzitsua! GORDE ORDAINAGIRIA!
Erosketaren egiaztagiria da eta beharrezkoa
da bermea erabili ahal izateko. Ordainagirian
erosi duzun IKEA etxetresna bakoitzaren
izena eta kodea (8 digitu) ere agertzen dira.
Laguntza gehiago behar duzu?
Etxetresnaren salmenta-osteko
zerbitzuarekin zerikusirik ez duten galderak
egiteko, joan gertuen duzun IKEA dendara.
Gurekin harremanetan jarri baino lehen,
irakurri arretaz etxetresnaren
dokumentazioa.
79