Descargar Imprimir esta página

IKEA VAPPEBY Manual Del Usuario página 21

Ocultar thumbs Ver también para VAPPEBY:

Publicidad

Idiomas disponibles

Idiomas disponibles

Spotify TapTM erabiltzea
Spotify TapTM funtzioarekin, musika zuzenean zure
Bluetooth bozgorailutik berrabiarazi eta aldatzeko aukera
duzu botoi bat sakatuz.
iOS gailu bat baduzu:
Zoaz App Store-ra eta deskargatu Spotify aplikazioa. Sortu
kontu bat edo saioa hasi dagoeneko bat baduzu.
Android gailu bat baduzu:
Zoaz Google Play Store-ra eta deskargatu Spotify
aplikazioa. Sortu kontu bat edo saioa hasi dagoeneko bat
baduzu.
Lehen erabilera
1. Ziurtatu zure gailua Bluetooth bidez zure VAPPEBY
bozgorailuekin konektatuta dagoela.
2. Ziurtatu mugikorrerako Spotify aplikazioa irekita
dagoela. Hau lehen erabileran bakarrik izango da
beharrezkoa.
3. Sakatu pizteko botoia (3) musika erreproduzitzen
hasteko. LED argiak bi aldiz dir-dir egingo du.
Hemendik aurrera, pizteko botoia (3) azkar sakatuz gero,
musika berriz hasiko da zure gailua parekatuta eta irismen-
tartean dagoen bakoitzean.
Beste ezarpen batzuk:
Bluetooth gailuak
bateratzeari utzi
Estereo pare bat
konfiguratzea
Itzaltze
automatikoa
aktibatzea/
desaktibatzea
Fabrikako
konfigurazioa
berrezartzea
Eduki sakatuta Bluetootha parekatzeko botoia (4) gutxienez 1,5 segundo. Bozgorailuak
telefonora parekatutako Bluetooth konexioa askatuko du eta beste gailu baten bila
hasiko da. LED argia finko egotetik dir-dir egitera pasatuko da.
Bi VAPPEBY 20 gen3 bozgorailu berdin parekatu ditzakezu estereo esperientzia sortzeko.
Konfigurazio horrekin, bozgorailu batek ezkerreko kanal gisa funtzionatuko du eta
besteak eskuineko kanal gisa.
1. Bi bozgorailuen fabrikako berrezartzea
2. Bi bozgorailuak automatikoki sartzen dira Bluetootha parekatzeko moduan (LED argia
dir-dir azkar egiten).
3. Sakatu bi aldiz bozgorailu baten (nagusia) Bluetooth botoia (4) estereo parekatzea
hasteko (LED argia dir-dir motel egiten).
4. Parekatze arrakastatsua sistemaren soinu batek berresten du.
5. Parekatu bozgorailu nagusia zure gailuarekin.
Estereo pare bat deskonektatzeko, berrezarri bi bozgorailuen fabrikako konfigurazioa.
Mugitu etengailua (2) "20" posiziora itzalketa automatikoa aktibatzeko. Bozgorailua
automatikoki itzaliko da 20 minuturen ostean musika erreproduzitzen ez bada. Mugitu
etengailua (2) "∞" posiziora itzalketa automatikoa desaktibatzeko.
Eduki sakatuta bolumenaren botoia (5) gutxienez 5 segundo. Baieztapen-soinu bat
erreproduzituko da.
Musika aldatzea
Sakatu berriro pizteko botoia (3) erreproduzitzen ari den
kantua gomendatutako batera aldatzeko.
Erreproduzitu musika kanpoko iturri batetik:
Konektatu audio-gailu eramangarri bat AUDIO IN (7)
larakora atzeko panelean. Bozgorailuak automatikoki
detektatzen du kanpoko iturria eta Bluetootha
desaktibatzen du. Erabili 3,5 mm-ko 3 poloko audio kable
bat funtzio horretarako.
Bozgorailua etxe osoan erabiltzea:
VAPPEBY 20k eramangarria izateko aukera du. ENEBY
bateria-paketea bereiz saltzen da.
• Bateria sartzeko, ireki konpartimentuaren estalkia (6) eta
sartu bateria posizio egokian.
• Bateria produktuan kargatzen da, elikatze-kable bat
konektatzen denean eta bozgorailua pizten denean.
• Bateria gutxi geratzen denean, LED argi gorri bat dirdirka
hasiko da botoian (5). Kargatu bitartean, LED argi gorria
finko geratuko da.
KONTUZ:
Eztanda egiteko arriskua mota okerreko bateria jartzen
bada.
Ordezka ezazu baliokidea edo mota berekoa den bateria
batekin.
21

Publicidad

loading

Este manual también es adecuado para:

Vappeby 20 gen3E2036