Nola erabili ENEBY bateria-paketea (pilak bereiz saltzen
dira):
INFORMAZIO GARRANTZITSUA
• Normala da bateria-kargagailua berotzea kargatu
bitartean. Gutxika-gutxika hoztuko da, amaitzen denean.
• Kargatzeko denbora aldatuko da geratzen zaion
autonomiaren, bateriaren antzinatasunaren eta giro-
tenperaturaren arabera.
• Ez jarri kargagailua - 20 ºC baino tenperatura txikiagoan,
ez eta 25 ºC baino handiagoan ere.
• Ez jarri abian kargagailua baldin eta giro-tenperatura 0 ºC
baino txikiagoa edo 45 ºC baino handiago bada.
• Deskonektatu bateriaren elikadura-iturri elektrikoa baldin
eta erabiliko ez bada, edo hura garbitzeko.
• Bateria ez da deskargatuta utzi behar denbora luzez.
• Ez da bateria kargatu behar materia sukoiekin, adibidez,
ehunekin kontaktuan dagoenean.
• Bateria hori bakarrik erabili ahal da IKEA produktuekin.
KONTUZ
• Ez aldatu, ireki, desmuntatu, bota, zapaldu, ziztatu,
birrindu edo apurtu bateria.
• Ez jarri bateria euripean edo uretan. Sute- edo erretze-
arriskua.
• Ez ireki, ez zapaldu, ez jarri 60 °C baino tenperatura
handiagoan edo ez erre.
• Mantendu bateria sugar bizietaik urrun eta ez jarri
eguzkitan, gainberotu ez dadin.
• Mantendu bateria goi-tentsioko gailuetatik urrun.
• Produktu hori ez da jostailu bat. Mantendu haurretatik
urrun. Ziurtatu produktua erabiliko duten pertsona
guztiek irakurri dituztela jarraibideak eta ohartarazpenak,
eta kontuan hartzen dituztela ere bai.
24
• Ez egin zirkuitulaburrik bateriarekin edo haren
gelaxketan.
• Gelaxken ihesik egotekotan, ez utzi likidoari azala edo
begiak ukitzen.
MANTENTZEKO JARRAIBIDEAK
Produktua garbitzeko, pasa iezaiozu xaboi neutroan
hezetutako zapi suabe bat eta lehortu beste zapi lehor
batekin.
ADI
Ez erabili inoiz garbigarri urratzailerik eta disolbatzaile
kimikorik, produktua kaltetu ahal dute eta.
Produktuaren mantenua
Ez saiatu produktua zure kabuz konpontzen, estaldura ireki
eta ixtean goi-tentsioko puntuen eta beste arrisku batzuen
eraginpean egon zaitezke eta.
DATU TEKNIKOAK
Mota: ICBL14.4-36-A1
Gaitasuna: 2600 mAh/37,4 Wh
Sarrera: DC 16,8V, 2,0A
Irteera: DC 14,4V, 3,1A
Barruko erabilera soilik
Barruan erabiltzeko soilik Litio-ioizko bateria
kargagarria barne hartuta.
Gailu horrek bat egiten du UL STD-rekin. 2054