Descargar Imprimir esta página

IKEA VAPPEBY Manual Del Usuario página 22

Ocultar thumbs Ver también para VAPPEBY:

Publicidad

Idiomas disponibles

Idiomas disponibles

Segurtasuna eta abisu garrantzitsua
OHARRA:
• Gehiegi berotzeko arriskua! Ez jarri inoiz produktua
mugatutako espazio batean. Utzi beti gutxienez 5 mm-ko
tartea gailuaren inguruan airea pasa dadin. Ziurtatu
gortinek edo beste objektu batzuek ez dituztela inoiz
estaltzen produktuaren aireztapen-zirrikituak.
• Ez utzi inoiz produktua edo pilak sugar baten edo beste
bero-iturri batzuen ondoan, eguzki-argi zuzena barne.
• Erabili produktu hau barruan bakarrik. Aparatua ezin
dute tantek edo zipriztinek busti, eta ezin da jarri likidoz
betetako objekturik honen gainean, hala nola pitxerrak.
• Ez jarri inoiz produktu hau beste ekipo elektriko baten
gainean.
• Sareko entxufea eta aparatuaren konektorea deskonexio-
gailu gisa erabiliko da. Deskonexio-gailuak segituan
erabiltzeko prest egon beharko du.
• Argindar-kablea kaltetuta badago, ordeztu ezazu zure
herrialderako homologatutako kable berri batekin.
• Ez jarri kandelarik edo beste su-iturririk gailuaren
gainean.
• Ez jarri pilak (bateria-paketea edo jarrita dauden pilak)
bero handitan, hala nola eguzki-izpietan, suetatik gertu
eta antzekoak.
Arazoak konpontzea
Arazoa
Ezin da Bluetootha erabili:
Soinu-kalitate txarra
Bluetooth bidez
erreproduzitzean:
Soinu-kalitate txarra
AUDIO IN sarreraren bidez
erreproduzitzean:
22
Aholkua
Ziurtatu 3,5 mm-ko konektorea ez dagoela atzeko paneleko AUDIO IN
larakoarekin konektatuta.
Egiazta ezazu zure telefonoa, tableta edo beste edozein multimedia gailu
Bluetoothekin bateragarria dela.
Ziurtatu VAPPEBY 20 gen3 izeneko IKEA gailura konektatzen zarela.
Ziurtatu zure telefonoa, tableta edo bestelako multimedia gailua parekatuta
dagoela eta Bluetootha aktibatuta dagoela.
Ziurtatu gelako beste edozein Bluetooth gailu ez dagoela parekatuta. Hala
bada, desaktibatu gailuen Bluetooth funtzioa.
Bluetootharen seinalea kaskarra bada, hurbildu gailua bozgorailura edo
ezabatu gailuaren eta bozgorailuaren arteko edozein oztopo.
Oharra: Bluetootharen seinaleak 6-8 m-ko distantzia izango du normalean,
oztoporik ez bada bidean. Objektuak, altzariak edo hormak tartean
daudenean, Bluetootharen seinalea murriztu egingo da. Gailua jantzi baten
poltsikoetan edo poltsa batean jartzen denean, Bluetootharen seinalea
murriztu egin daiteke.
Egiazta ezazu zure telefonoa, tableta edo bestelako multimedia gailua ez
dagoela gehieneko bolumenean. Hala bada, jaitsi bolumena.
GARRANTZITSUA!
• Bozgorailua barrualdean soilik erabil daiteke, 0 °C eta
40 °C arteko tenperatura dagoenean.
• Ez utzi bozgorailua zuzenean eguzki-argipean edo bero-
iturrietatik hurbil, gehiegi bero baitaiteke.
• Ez izan bozgorailua ingurune bustietan edo hezeetan,
ezta hauts asko dagoen tokietan ere, gailua hondatu
daiteke eta.
• Bozgorailuaren eta hartzailearen arteko irismena aire
zabalean neurtzen da.
• Eraikitze-material ezberdinek eta unitateen kokalekuak
kablerik gabeko konektibitatearen irismenean eragina
izan dezakete.
• Bolumen altuegia izateak zure entzumenari kalte egin
diezaioke.
• Ez ukitu osagai akustikoak.
• Ez erabili produktua apal edo euskarri gisa.
Zaintze-argibideak
Bozgorailua garbitzeko, erabili zapi heze bat. Ez murgildu
bozgorailua uretan.
Oharra!
Ez erabili xaboi urragarririk edo disolbagarri kimikorik;
produktua kaltetu lezakete.
Produktuaren mantentze-lanak
Ez saiatu produktua zure kabuz konpontzen, estalkiak
irekitzeak edo kentzeak tentsio-puntu arriskutsuak edo
beste arrisku batzuk ekar ditzake eta.
Gorde argibide hauek etorkizunean erabili ahal izateko.

Publicidad

loading

Este manual también es adecuado para:

Vappeby 20 gen3E2036