Irrati-maiztasuneko (IM) eremuekin kontaktua
mugatzea
Irrati-maiztasuneko eremuekin kontaktua mugatu nahi duten era-
biltzaileentzat, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) aholku hau
ematen du:
Prebentzio-neurria: daukagun informazio zientifikoak ez du adie-
razten telefono mugikorrak erabiltzeko prebentzio-neurri berezirik
hartu behar denik. Erabiltzaileek horren inguruko kezkaren bat ba-
dute, aukera dute irrati-maiztasuneko eremuekin haiek edo haien
seme-alabek duten kontaktua mugatzeko, deien iraupena gutxituz
edo esku libreko gailuak erabiliz telefono mugikorrak burutik eta
gorputzetik urrun izateko.
Gai horri buruzko informazio gehiago lortzeko, ikus OMEren we-
bguneko orri nagusia: http://www.who.int/peh-emf (WHO Fact
sheet 193: 2000ko ekaina).
Araudiari buruzko informazioa
Onarpen eta ohar hauek eskualde jakinetarako dira baliagarriak,
adierazten den bezala.
Kontsulta ezazu RoHS araudia eta CE markaren araudia betetzeren
aitorpenari buruzko atala; eskuliburu honen amaieran dago.
15