Interferentziak
Interfazeari buruzko deklarazio orokorra
Kontu handiz erabili telefonoa gailu mediko pertsonaletatik gertu
(taupada-markagailuak eta audiofonoak, esaterako).
Taupada-markagailua
Taupada-markagailuen fabrikatzaileek telefono mugikorraren
eta taupada-markagailuaren artean gutxienez 15 cm-ko
distantzia izateko gomendatzen dute, taupada-markagailuarekin
interferentziak
sortzea
galarazteko.
Horretarako,
taupada-
markagailuaren kontrako aldeko belarrian erabili telefonoa, eta ez
ezazu eraman bularraldeko poltsikoetan.
Audiofonoak
Audiofonoak edo kokleako bestelako inplanteak dituztenek
interferentzia-zaratak sumatu ditzakete haririk gabeko gailuak
erabiltzean edo halakoren bat gertu izatean.
Interferentzia-maila entzungailu-motaren eta interferentzia-
iturriaren distantziaren araberakoa izango da. Baliteke bien arteko
distantzia handituta interferentzia txikitzea. Halaber, audiofonoaren
fabrikatzailearekin kontsulta ditzakezu beste aukerak.
24