1. DESKRIBAPENA (1 irud.)
1. Kontrol unitatea
2. Tapa
3. Saskitxoa
4. Atera daitekeen upela
5. Kanpoko gorputza heldulekuekin
6. Pantaila
7. Handitzeko botoia
8. Txikiagotzeko botoia
9. PREST dagoela adierazten duen
argia
10. PIZTUTA dagoela adierazten duen argia
11. Menuaren botoia
12. Moduaren botoia
13. Baieztatu "√" botoia
14. Ezeztatu "X" botoia
15. Saskitxoaren heldulekuak
2. EZAUGARRI TEKNIKOAK
Tentsioa – Maiztasuna: 220-240V 50Hz
Potentzia: 1850-2200 W
Edukiera: 3L
Produktu honek Europako
direktibak betetzen ditu Bateratasun
Elektromagnetikoari eta Behe Tentsioari
dagokionez.
2. SEGURTASUN OHARRAK
•
Tresna hau lehendabiziko aldiz erabili
baino lehen, irakurri jarraibide guztiak
eta gorde, gerora ere kontsultatzeko.
•
Bilgarria kendu eta gero, egiaztatu
produktua osorik dagoela.
•
Zalantzarik baduzu, ez erabili gailua,
eta jo Laguntza Teknikoko Zerbitzu
baimendun batera.
•
Bilgarriaren elementuak (plastikozko
poltsak, poliestirenozko aparra, etab.),
ez dira haurren eskura utzi behar,
arriskutsuak izan daitezkeelako.
•
Lehendabiziko aldiz erabili aurretik,
egiaztatu etxeko sarearen tentsioa
aparatuan adierazita dagoenarekin bat
datorrela.
EU
•
Tresnaren segurtasun elektrikoa
soilik bermatuko da lurreko instalazio
eraginkor batera konektatuta badago,
segurtasun elektrikoari buruz
indarrean dauden arauek aurreikusten
duten moduan. Fabrikatzaileak ez
du erantzungo instalazioak lurreko
hartunerik ez edukitzeagatik gerta
daitezkeen kalteengatik.
•
Zalantza izanez gero, jo profesionalki
kualifikatutako pertsona batengana.
•
Korrontearen hartunea eta gailuaren
larakoa ez badira bateragarriak, eskatu
horren ordez hartune egoki bat jartzeko,
profesionalki kualifikatutako langileen
bitartez.
•
Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe
anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez
erabiltzea. Edonola ere, ezinbestekoa
bada horrelakorik erabiltzea, erabili
soilik indarrean dauden segurtasun
arauak betetzen dituzten egokigailu
bakunak edo anizkoitzak eta luzapen
kableak, eta zaindu egokigailuan eta/
edo luzapen kablean adierazitako
potentziaren muga ez dela gainditzen.
•
Aparatuak ibiltzeari uzten badio, jo
soilik Laguntza Teknikoko Zerbitzu
baimendun batera. Matxura badago
edo funtzionamendua hondatzen bada,
itzali tresna eta ez saiatu konpontzen.
•
Jo Laguntza Teknikoko Zentro
baimendun batera eta eskatu
jatorrizko ordezko piezak eta osagaiak
erabiltzeko.
•
Aparatua soilik diseinatu den etxeko
erabilerarako erabiliko da, Eskuliburu
honetan deskribatzen denaren arabera.
Beste edozein erabilera desegokitzat
jotzen da eta, ondorioz, arriskutsutzat.
•
Fabrikatzaileak ez du erantzungo
erabilera desegoki, oker edo
arduragabeagatik eta/edo kualifikaziorik
gabeko pertsonek egindako
konponketengatik gerta daitezkeen
kalteengatik.
Tresna elektrikoak erabiltzen direnean
hainbat oinarrizko segurtasun arau bete
behar dira suaren, deskarga elektrikoen
eta/edo pertsonei gerta dakizkiekeen
kalteen arriskua murrizteko.
69