Descargar Imprimir esta página

IKEA FORDELAKTIG Manual Del Usuario página 77

Ocultar thumbs Ver también para FORDELAKTIG:

Publicidad

Idiomas disponibles

Idiomas disponibles

BASQUE
Garbiketa eta mantentzea
• Mantentze-lanak hasi baino lehen, itzali
etxetresna edo deskonektatu elektrizitate-
saretik.
Ikatz aktibatuzko iragazkia
• Ikatz aktibatuzko iragazkia leheneratu egin
daiteke (ikusi muntatzeko argibideak).
Usain txarren aurkako ikatz aktibatuzko
iragazkia 3-4 hilabetez behin (edo maizago,
erauzgailua asko erabiltzen bada) garbitu
eta lehenera daiteke, eta gehienez ere 8
leheneratze-ziklo egin daitezke. Iragazki
berri bat eskatzeko, jarri harremanetan
salmenta-osteko zerbitzuarekin (ikusi
eskuliburuaren amaierako taula).
Leheneratzeko prozedura
• Garbitu ontzi-garbigailuan, gehienez ere
70 °C-tan edo garbitu eskuz ur beroarekin
eta espartzu zakarrik erabili gabe (ez erabili
garbigarririk!).
• Lehortu labean, gehienez ere 70 °C-tan 2
orduz (labearen erabiltzailearen
eskuliburua eta muntatzeko argibideak
arretaz irakurtzea aholkatzen da).
Burdinurtuzko sareta
• Ez garbitu ontzi-garbigailuan. Garbitu
sareta ur epelarekin eta xaboi suabe
batekin, belaki urratzailerik erabili gabe (ez
erabili garbigarri zakar edo urragarririk!).
Koipe-iragazkia
• Garbitu edo ordeztu iragazkiak etengabe,
beheko denbora-tarteen arabera,
erauzgailuaren errendimendua egokia
izaten jarraitzeko, eta koipe gehiegi
pilatzeagatik, su hartzeko arriskua
prebenitzeko.
• Koipe-iragazkiak 2 hilabetez behin garbitu
behar dira, edo maizago asko erabiltzen
bada, eta ontzi-garbigailuan garbi daitezke.
Goiko gainezkatze-erretilua koipe-
iragazkiaren zatia da, eta janaria prestatzen
duzun ziklo bakoitza eta gero edo plakara
likidoa erori dela ohartu zaren guztietan
ikuskatu behar da. Garbitu ur beroarekin eta
kendu edozein jan-hondakin, usain txarrik ez
izateko eta hondakinak ez pilatzeko.
Tanta-erretilua
Egoera normalean, eman begiratu bat eta
hustu tanta-erretilua bi astez behin.
Tanta-erretiluari begiratu bat eman baino
lehen, atera erretilua, batez ere, likido asko
isuri bada. Sakatu balbula gorantz eta askatu,
edukiontzia hustutzeko. Balbula ordezkagarri
da eta ordezko pieza gisa eros daiteke.
77

Publicidad

loading

Este manual también es adecuado para:

405.158.65