Descargar Imprimir esta página

IKEA FORDELAKTIG Manual Del Usuario página 95

Ocultar thumbs Ver también para FORDELAKTIG:

Publicidad

Idiomas disponibles

Idiomas disponibles

BASQUE
erantzule egin. Alabaina, etxetresna IKEAk
garraiatzen badu bezeroaren helbidera,
berme honek estaliko ditu garraioan
eragindako kalteak.
• IKEA etxetresnaren hasierako
instalazioaren kostua. IKEAk izendatutako
zerbitzu-hornitzaileak edo bere zerbitzu-
bazkide baimenduak konpontzen edo
ordezten badu bermatutako ekipoa,
hornitzaileak edo zerbitzu-bazkide
baimenduak konpondutako etxetresna edo
ordeztutako etxetresna berriro instalatu
beharko du, hala egin beharko balitz.
Muga horiek ez zaizkie aplikatzen etxetresna
Europar Batasuneko beste herrialde bateko
segurtasun-estandarretara egokitzeko
jatorrizko piezak erabiliz kualifikatutako
langileek ongi egindako lanei.
Lege nazionalen aplikagarritasuna
IKEA bermeak bezeroaren araberako lege-
eskubideak ematen ditu, herrialdez herrialde
desberdinak diren arauzko eskubideez gain.
Baldintza horiek ez dute, alabaina, inola ere,
tokiko legedian xedatzen diren
kontsumitzailearen eskubideak mugatzen.
Baliozkotasun-eremua
Europar Batasuneko herrialde batean erosi
eta Europar Batasuneko beste herrialde
batera transferitutako etxetresnetan,
zerbitzuak herrialde berrian aplikatzen diren
berme-baldintzetan emango dira. Etxetresnak
baldintza hauek betetzen baditu eta hauen
arabera instalatzen bada soilik izango da
bermearen baldintzetan zerbitzua emateko
betebeharra:
• bermea aplikatzea eskatzen den
herrialdeko zehaztapen teknikoak;
• erabiltzailearen eskuliburuan azaldutako
segurtasun-informazioa.
IKEA etxetresnen salmenta-osteko
zerbitzua:
Jarri harremanetan IKEAren salmenta-osteko
zerbitzuarekin:
1. bermean sartzen den laguntza teknikoa
eskatzeko.
2. IKEAren sukaldeko armairu jakin batzuetan
IKEA etxetresnak instalatzeko argibideak
eskatzeko. Zerbitzuak ez du gai hauei
buruzko laguntzarik edo argibiderik emango:
• IKEA sukaldeak osorik instalatzea;
• konexio elektrikoak (etxetresna kablerik
eta entxuferik gabe saltzen bada), konexio
hidraulikoak eta zerbitzu tekniko baimendu
batek egin beharreko gas-hornikuntzarako
konexioak.
3. IKEA etxetresnaren erabiltzailearen
eskuliburuko edukiei eta zehaztapenei
buruzko argibideak eskatzeko.
Ahalik eta laguntza hoberena jasotzen dela
ziurtatzeko, gurekin harremanetan jarri baino
lehen, irakurri arretaz muntatzeko argibideak
eta/edo erabiltzailearen eskuliburua.
Gure esku hartzea behar izanez gero, nola
jarri harremanetan gurekin
Eskuliburuaren azken orrialdean, kontsultatu
IKEAren zerbitzu-hornitzaileen zerrenda osoa
eta tokian tokiko telefono-zenbaki
garrantzitsuak.
Garrantzitsua! Zerbitzu bizkorragoa
ziurtatzeko, eskuliburuaren amaieran
zerrendatutako telefono-zenbakiak erabiltzea
gomendatzen dizugu. Laguntza eskatzeko,
adierazi beti eskuliburu honetan agertzen
diren etxetresnaren kodeak. Gurekin
harremanetan jarri baino lehen, ziurtatu
laguntza behar duzun etxetresnaren IKEAren
produktu-kodea (8 digitu) ezagutzen duzula.
Garrantzitsua! GORDE ORDAINAGIRIA!
Erosketaren egiaztagiria da eta beharrezkoa
da bermea erabili ahal izateko. Ordainagirian
95

Publicidad

loading

Este manual también es adecuado para:

405.158.65