Descargar Imprimir esta página

IKEA FORDELAKTIG Manual Del Usuario página 83

Ocultar thumbs Ver también para FORDELAKTIG:

Publicidad

Idiomas disponibles

Idiomas disponibles

BASQUE
Plakaren funtzioak
Haurrentzako
blokeoa
Blokeoa
Indargailuaren
funtzioa
Janaria
prestatzeko
eremua
tenporizadorea
Funtzio honi esker, etxetresna nahi gabe erabiltzea saihesten da. Baina, ezin da erabili janaria prestatzen
ari denean.
Gaitzeko: kendu janaria prestatzeko ontzi guztiak etxetresnatik, eta itzali etxetresna. Piztu etxetresna eta,
3 segundo igaro baino lehen, eduki sakatuta 5 digituetako bat 3 segundoz. Askatu eta pasatu hatza
poliki-poliki potentzia-barran 0tik BOOST mailara. "L" bat agertuko da 5 digituen pantailetan.
Desgaitzeko: piztu etxetresna eta, ondoren, eduki sakatuta 5 digituetako bat 3 segundoz. Askatu eta
pasatu hatza poliki-poliki potentzia-barran BOOST mailatik 0ra. 5 digituen pantailak piztu egingo dira 0
potentzia-maila adierazten.
Plakaren funtzioak blokea daitezke plaka erabiltzen ari zaren bitartean, adibidez, plaka garbitzeko. Plaka
itzali eta berriro piztuta ere, funtzioak gaituta jarraituko du.
Elektrizitate-hornidura eteten bada, funtzioa desgaitu egingo da.
Gaitzeko: sakatu
eta eutsi 1 segundoz.
Desgaitzeko: sakatu
.
Janaria prestatzeko eremu bakoitzari potentzia-maila osagarri bat ezar dakioke, gehienez ere 5 minutuz.
Gaitzeko: hautatu janaria prestatzeko 4 eremuetako bat eta sakatu "P" potentzia-barran. Dagokion
digituak
erakutsiko du.
Desgaitzeko: hautatu balizko balioetako bat potentzia-barran.
Tenporizadorearekin janaria prestatzeko eremu jakin bat itzali egin daiteke zehaztutako denbora igarotzen
denean.
Janaria prestatzeko eremuak banaka programa daitezke, bakoitzak bere tenporizadorea duelako.
Gaitzeko: Janaria prestatzeko eremua erabiltzen ari dela, sakatu eremu horren kontrolak kudeatzeko
tenporizadorean.
3 digituak "0 0 0" esan nahi du. Sakatu "+" edo "-", atzerako kontaketa zehazteko.
Zehaztutako denbora berresteko, ez ukitu ezer 10 segundoz.
Atzerako kontaketa amaitu denean, digituak berrezarri eta entzun daitekeen seinale bat igorriko da.
Funtzioa eteteko, sakatu edozein tekla.
Tenporizadorea janaria prestatzeko eremu batean baino gehiagotan gaituta badago, 3 digituek amaitzear
dagoen tenporizadorea erakutsiko dute.
Desaktibatzeko: janaria prestatzeko eremua erabiltzen ari dela, sakatu eremu horren kontrolak
kudeatzeko tenporizadorean.
Ezarri hiru digituak "0 0 0" gisa, "+" eta "-"erabiliz, edo sakatu Pizteko/Itzaltzeko tekla.
Orduak - Hamarrenak - Minutuak
83

Publicidad

loading

Este manual también es adecuado para:

405.158.65