Euskara
Segurtasun-jarraibideak
Instalazioa
•
Ken ezazu enbalajearen elementu guztiak.
KONTUZ: Manten itzazu enbalajearen
elementuak haurrengandik urrun.
•
Ez instalatu edo erabili ontzi-garbigailua hondatuta
badago.
•
Jarrai itzazu produktuarekin datozen jarraibideak.
KONTUZ: Ez konektatu ontzi-garbigailua
elektrizitate-iturri nagusira instalazio-lan guztiak
"MUNTAI JARRAIBIDEAK" jarraituz amaitu arte.
Zerbitzua
•
Etxetresna konpontzeko, jar zaitez harremanetan
eskua duen Zerbitzu Zentroarekin. Erabil itzazu
bakarrik benetako ordezko piezak.
•
Kontuan izan etxetresna zuk zeuk edo profesionala ez
den norbaitek konpontzeak segurtasun arazoak sor
ditzakeela eta bermea baliorik gabe utz dezakeela.
•
Hurrengo ordezko pieza hauek 7 urtez egongo dira
eskuragarri modeloa egiteari utzi zaion ondoren:
motorra, ura zirkulatzeko eta botatzeko ponpa, be-
rogailuak eta berotzeko elementuak (bero-ponpa
barne), tutueria eta antzeko ekipoak (tutu malguak,
balbulak, iragazkiak eta aquastopak barne), atearen
muntaiarekin erlazionatuta dauden barneko piezak
eta egiturazko piezak, zirkuitu inprimatuak, pantaila
elektronikoak, presio-etengailuak, termostatoak eta
sentsoreak, softwarea eta firmwarea (birdoitzeko
softwarea barne). Kontuan izan konpontzaile profe-
sionalak direla ordezko pieza hauetako batzuk di-
tuzten bakarrak eta ordezko pieza guztiek modelo
guztietarako balio ez dutela.
Ur-hornidura
Etxetresna ur-hornidura sarera konektatu behar duzu
tutu berriak erabiliz. Ez berrerabili tutu zaharrak.
•
Ura hartzeko eta botatzeko tutuak ezkerrera edo
eskuinera bidera daitezke.
Ontzi-garbigailua ur hotzera edo ur berora
konekta daiteke, baina tenperaturak gehienez
60 gradukoa izan behar du.
•
Uraren presioak 0,08 MPa eta 1 MPa artean egon
behar du.
76
KONTUZ: Ez konektatu ontzi-garbigailua
elektrizitate-iturri nagusira aurreko panela guztiz
instalatuta egon arte. Bestela, istripu elektrikoak
gertatzeko arriskua izaten jarraituko duzu.
KONTUZ: Produktua lehenengo aldiz piztu
baino lehen, ziurta ezazu hanka erregulagarriak
erabiliz horizontalki instalatuta dagoela.
Berma ezazu horizontalki kokatuta dagoela
galga bat erabiliz.
Ura hartzeko tutua aldatu
•
Tutua hondatzen bada, fabrikatzailearen edo bere
zerbitzu zentroaren benetako ordezko pieza berri
bat jarri behar da.
•
Hurrengo ordezko pieza hauek 10 urtez egongo dira
eskuragarri modeloa egiteari utzi zaion ondoren:
atearen banda eta juntura, beste juntura batzuk,
beso aspertsoreak, botatzen den uraren iragazkiak,
barne xukaderak eta plastikozko periferikoak, hala
nola, saskiak eta estalkiak.
•
Produktu honen barruan dauden lanparei eta
banan-banan saltzen diren lanparei dagokienez:
Lanpara hauek etxetresnetan baldintza fisiko
gogorrak (adibidez, tenperatura, bibrazioa edo
hezetasuna) jasateko edo etxetresnaren egoera
operatiboaren berri emateko diseinatuta daude. Ez
dira diseinatu beste tokietan erabiltzeko eta ez dute
etxe bat argiztatzeko balio.
•
Ura hartzeko tutuak txorrota batera konektatuta
egon behar du makina erabiltzen ez denean ur-
hornidura moztea posible izan dadin (1 irudia).
•
Ontzi-garbigailua 3/4 hazbeteko hari-konektore bati
lotu daiteke (2 irudia).
•
Konekta ezazu "A" ura hartzeko tutua "B" ur-
txorrotara 3/4 hazbeteko lotura batekin ondo estutua
dagoela ziurtatuz. Europako iparraldeko herrialdeen
(FI SE NO DK) kasuan, ez da beharrezkoa
egokigailurik erabiltzea (ikusi muntai jarraibideak).
•
Beharrezkoa baldin bada, ura hartzeko tutua 2,5
metro izan arte luza daiteke. Tutu-luzapena Saldu
Ondoko Zerbitzu Zentroan lor dezakezu.