Euskara
Non balio du bermeak?
Etxetresna bat EBeko herrialde batean erosten bada eta
EBeko beste herrialde batera eramaten bada, zerbitzuak
herrialde berriko bermearen baldintzen arabera
hornituko dira. Derrigorrezkoa da zerbitzuak bermearen
arabera hornitzea bakarrik etxetresna hurrengo
baldintza hauek betetzen baditu eta hurrengo baldintza
hauen arabera instalatu bada:
•
bermearen arabera erreklamazioa egiten den
herrialdearen zehazpen teknikoak.
•
Muntai Jarraibideak eta Erabiltzailearen
Segurtasunari buruzko Informazioa.
Saldu Ondoko Zerbitzu berezia IKEAren
etxetresnentzat:
IKEAren Saldu Ondoko Zerbitzuarekin arazorik gabe
harremanetan jar zaitezke hurrengo kasu hauetan:
1.
zerbitzu bat berme honen arabera eskatzeko.
2.
IKEA etxetresna IKEAren sukalde-altzari zehatz
batean instalatzeko behar duzun edozein
informazioa eskatzeko.
Zerbitzuak ez du informazio hau emango:
•
IKEA sukalde osoaren instalazioa.
•
konexioak elektrizitatera (makinak entxuferik eta
kablerik gabe etortzen badira), uretara eta gasera,
hauek eskua duen teknikari batek egin behar baititu.
3.
IKEA etxetresnaren gidaliburuaren edukiei eta
zehazpenei buruzko argibideak eskatu.
Laguntza hoberena ematen dizugula ziurtatzeko, irakurri
arretaz liburuxka honen Muntai Jarraibideak eta/edo
Gidaliburua gurekin harremanetan jarri aurretik.
105
Nola jar zaitezke harremanetan gurekin gure
laguntza behar baduzu?
Joan gidaliburu honen azken orrialdera IKEAk
izendatu dituen kontaktuen zerrenda osoa eta
haien telefono-zenbakiak ikusteko.
Zerbitzu azkarragoa lortzeko, gidaliburu honen
amaieran agertzen diren telefono-zenbaki
berezietara deitzea gomendatzen dizugu. Dei
ezazu beti behar duzun etxetresna zehatzaren
liburuxkan agertzen diren zenbakietara.
Gu deitu baino lehen, ziurta ezazu eskura
duzula behar duzun etxetresnaren IKEA
artikulu-zenbakia (8 digituzko kodea) eta
serie-zenbakia (ezaugarri-fitxan dagoen
8 digituzko kodea).
GORDE EZAZU ORDAINAGIRIA!
Produktua erosi duzula frogatzen du eta
beharrezkoa da bermea aplikatzeko. Kontuan
izan ordainagirian erosi dituzun etxetresna
bakoitzaren IKEA artikulu-izena eta zenbakia
(8 digituzko kodea) agertzen dela.
Laguntza gehiago behar duzu?
Zure etxetresnaren Saldu Ondokoarekin zerikusirik ez
duten galdera gehiago badituzu, jar zaitez gertuen
dagoen IKEA dendaren dei-zentroarekin. Gurekin
harremanetan jarri baino lehen, etxetresnaren
dokumentazioa arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.