Descargar Imprimir esta página

IKEA OSTVEDA 005.681.44 Manual De Instrucciones página 77

Publicidad

Idiomas disponibles

Idiomas disponibles

Euskara
Ontzi-garbigailua tutu berrietara edo aspalditik erabili ez
diren tutuetara konektatuta badago, utz ezazu ura irteten
minutu batzuk ura hartzeko tutua konektatu baino lehen.
Horrela, hartzen den uraren iragazkia ez da arezko edo
herdoilezko sedimentuekin buxatuko.
Oharra:
Edateko uretara konektatzen duzunean, ziurta ezazu
etxetresna konektatzen duzula edateko ura atzerako isuriaren
bidez ez kutsatzeko gailu bat erabiliz (DIN EN 1717 arauaren
arabera) eta ur-kutsadurari buruzko baldintzak betez (KTW-
BWGL araua jarraituz). Produktua diseinatuta egon daiteke
edateko ez den ura ur-horniduran sar ez daitezen, IEC/EN
61770 arauaren arabera. Teknikari aditu batek instalazioa (ur-
hornidura eta konexio elektrikoak barne) eta konponketak
egin ditzala gomendatzen dizugu.
Segurtasun aparatu hidraulikoak
Ontzi-garbigailu guztiek gainezkatze segurtasun tresna bat daukate:
disfuntzio batengatik ur-maila gehiegi igotzen bada, ur-isuria
automatikoki moztuko du eta/edo gehiegizko ura kenduko du.
AQUASTOP (3 irudia):
Ura hartzeko tutuan dagoen gailu bat ur-isuria gelditzen duena
tutua hondatzen bada. Kasu honetan, seinale gorri bat agertuko
da "C" leihoan eta tutua aldatu beharko duzu.
77
(1 irudia)
(2 irudia)
(3 irudia)

Publicidad

loading