Euskara
Programa
Aukerak eta ezarpenak
ADDISH
(aukera honi esker, platerak gehi
ditzakezu programa hasi ondoren)
Programa hasi ondoren, atea ireki dezakezu plater
gehiago gehitzeko bakarrik ADDISH argia piztuta
dagoenean. Etxetresna automatikoki geldituko da eta
zikloa amaitzeko geratzen den denborak pantailan dirdira
egingo du. Itxi atea, inongo botoirik sakatu gabe.
Ireki ezazu atea poliki eta kontuz, garbiketaren urak
zu ez zipriztintzeko.
Ez dizugu batere gomendatzen platerak gehitzea
ADDISH argia itzali ondoren, hau egiteak garbiketa-
ren errendimenduan eragina izan ahal duelako.
KONTUZ: Lehorketa-zikloan atea irekitzen
baduzu, aldizkako txistu batek lehorketa-zikloa
oraindik amaitu ez dela jakinaraziko dizu.
Programa bat eten
Ez dugu gomendatzen atea irekitzea programa bat
martxan dagoenean, bereziki garbiketa nagusiaren eta
ur beroarekin egindako azkeneko urberritzearen
faseetan. Hala ere, programa bat martxan dagoenean
ate bat irekitzen bada (adibidez, platerak gehitzeko),
makina automatikoki geldituko da.
Itxi atea, inongo botoirik sakatu gabe.
Zikloa moztu den fasetik hasiko da.
85
Ur-kontsumoa (l)
9,3
13,4
12,6
13,4
16,6
14,2
13,4
4,6
Elektrizitate-kontsumoa (kWh)
9,5
14,6
12,6
14,6
18,1
15,1
14,6
4,6
KONTUZ: Lehorketa-zikloan atea irekitzen
baduzu, aldizkako txistu batek lehorketa-zikloa
oraindik amaitu ez dela jakinaraziko dizu.
Martxan dagoen programa bat aldatu
Jada martxan dagoen programa bat ezeztatu eta
aldatu nahi baduzu, egin ezazu hau:
1
Sakatu eta mantendu "BIRDOITU 3 SEGUNDO"
botoia gutxienez 3 segundoz.
2
Atzerako kontaketa pantailan agertuko da "3 -2
-1" "BIRDOITU 3 SEGUNDO" botoia
mantentzen duzun bitartean.
3
Pantailan "BIRDOITU" mezua agertuko da eta
txistuak entzungo dituzu.
4
Martxan dagoen programa ezeztatuko da eta
pantailan "ECO" programa agertuko da.
5
Momentu honetan programa berri bat aukera
dezakezu "PROGRAMA AUKERATU"
erabiliz.
KONTUZ: programa berri bat hasi baino lehen,
begira ezazu dosifikagailuan detergente
nahikoa ote dagoen. Beharrezkoa baldin bada,
gehitu detergente gehiago.
1) Uraren presioak eta
tenperaturak, horniduren
aldaketek, aukerek, plater-
kopuruak
eta zikinkeria-maila balioak alda
ditzakete.
2) Programen balioak, ECO
programarenak izan ezik,
bakarrik adierazgarriak dira.
teklak